3. Umeren Marrazki Lehiaketa

Adi egon eta zuen arkatzak zorroztu, Bizkaiko Ingeniarien Elkartearen batera antolatzen dugun 3. marrazki lehiaketa hau martxan dago eta.

Gure umeen sormenaz badakigulako froga dezatela nahi dugu, berriro ere marrazki solidario bat aurkezten. Aurtengo marrazkiek, Garapen Jasangarrien Helburuen (GJH) eremuan, covid‑19 izan behar dute ardatza.

Marrazkiek, pandemia dela eta, umeen bizitza nola aldatu den erakutsi behar dute. Oraingo klaseak nola dira? Familiarekin eta lagunekin harremanak nola dira? Nolako higiene-arauak hartu behar da? Hain garatuak ez diren beste lurraldetan nola igarotzen duten egoera hau? Hau guztia sar daiteke GJH 3 – Osasuna eta ongizatea eta GJH 4 ‑ Kalitatezko hezkuntza helburuen barruan.

Bi adin maila eratuko dira: 6 eta 9 urteren artekoa bata eta 10 eta 12 urteren artekoa bestea. Maila bakoitzean MARRAZKI TXAPELDUN bat aukeratuko da, ICLIren eta Ingeniarien Elkargoaren gabonetako zorion-gutunetan erabiltzeko. Bi zorion‑gutun ezberdinak eta zabalkunde handikoak egongo dira.

Lanak, teknika librekoak eta DIN‑A4 neurrikoak izango dira. Marrazkiak 2020ko abenduaren 13arte emailez bidal daitezke.

Lehiaketaren oinarriak HEMEN  azter daitezke. Ez ezazue aukera hau alfer gal, kausa zuzen baten aldeko, umeen irudimena hegan egin dezan.

Zuen zain gaude!

Utzi erantzuna