App berri bat: “Jolasten dut eta gizakien bizitza hobetzea ikasten dut”

Egoera honetan ere, atsegin handiz hurrengo berri hau zuei jakinarazten dizuegu: Repsol Fundazioari haren “Voluntariado Emprendedor” (hau da “Boluntariotza Ekintzailea”) lehenengo deialdian, ICLIk proiektu berritzaile bat aurkeztu du. Bai eta proiektu hori aukeratua izan ere.

Nazioarteko deialdia izan da, berez 8 lurraldetako 40 proiektu aurkeztuak izan dira. Europatik, Latinoamerikatik, Iparramerikatik eta Asiatik ekarritako, gizarte‑ eta ingurugune‑arloko energia‑iragatearen benetako beharrak konpontzeko.

Aukeratutako 7 proiektuak, haien gizarte‑eragina, iraunkortasuna eta gehigarritasuna direla eta, bai eta haien berrikuntzagatik eta mobilizazio‑ahalmenagatik  izan dira aukeratuak.

ICLIren proposatutako proiektua: “Jolasten dut eta gizakien bizitza hobetzea ikasten dut”, heziketa‑aplikazio (app) baten bidez gauzatuko da. Adituek eginiko aplikazio horren gaia hauxe izango da: umeak, gazteak edo edozein pertsona, klima‑aldaketari buruz sentikor bihur daitezela eta nola eginkizun apalen bidez, egoera hobetzeko lagun dezakegu.

10 000 euroko da aurrekontua, urtebete batean proiektua martxan jartzeko.

ICLI: aukerak zabaltzen!

Utzi erantzuna