Calculadora de huella climática

Araban zu zero: aztarna klimatikoaren kalkulagailua

ICLIk ARABAN ZU ZERO proiektua abiarazi du, aztarna klimatikoaren kalkulagailua

 

Arabako Foru Aldundiak Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza proiektuen deialdian finantzatuta,  ARABAN ZU ZERO, Aldaketa zure esku dago  proiektua aurkeztu da, klima-aztarnaren kalkulagailu bat, Garapen Iraunkorraren aldeko Arabako Aliantzaren 13. GIHko (Klimaren aldeko Ekintza) talde eragilearekin elkarlanean sortua eta garatua.

 

         

 

Urriaren 28an proiektua aurkezteko prentsaurrekoa egin da Arabako Industria Ingeniarien Elkargoaren egoitzan, Ramiro Gonzalez, Arabako Ahaldun Nagusia eta Ainhoa Campo, Arabako Foru Aldundiko Berdintasun eta Giza Eskubideen zuzendaria bertan zirela, ekimenari babesa adieraziz.

Proiektua https://www.arabanzuzero.eus/eu/index   webgunean jasotzen da, eta inpaktu gehien dituzten 6 ardatz nagusietan (etxea, energia, ura, hondakinak, kontsumoa eta mugikortasuna) eguneroko ohiturei buruzko inkesta interaktibo baten bidez, parte-hartzaile bakoitzari gure eguneroko jarduerak ingurumenean uzten duen arrastoa ezagutzeko aukera ematen dio. Kalkulagailua munduko edozein lekutatik erabil daiteke. Tokiko ikuspegia azpimarratuz, arlo bakoitzean aztarna murrizteko gomendioak eskaintzen dira, eta Arabako ekimenak partekatzen dira, dagoeneko modu jasangarrian eta planetan inpaktu txikiagoarekin lanean ari direnak. Inkesta osatzeaz gain, zure senide, ezagun eta lagunekin partekatzera animatzen zaitugu!

Larrialdi klimatikoa milioika pertsonari eragiten ari zaien errealitatea da, eta datozen hamarkadetako bilakaera markatuko du. Garapenerako Lankidetzako gure proiektuetan Klima Aldaketaren ondorioak ikusten ditugu, eta, beraz, Hegoalde Globalean gauzatzen ditugun jarduera guztietan iraunkortasunaren ardatza zeharka gogoan hartzen dugu. Gainera, proiektuaren babespean, haurrekin tailer batzuk egingo dira, tresna birziklatuekin munduko musikak lantzeko, Hegoaldeko kultura globalari balioa emanez eta tokiko gizarte-eraldaketan oinarrituta.

Proiektu honen bidez, gure asmo nagusia herritarrak larrialdi klimatikoaren inguruan sentsibilizatzea da, larrialdi horren aztarnaren murrizketa pertsonal eta familiarraren berri ematea, eta Arabako eragile guztiak hartuko dituen intzidentzia- eta aktibismo-mugimendu ekologikoaren partaide egitea.

Pertsona bakoitzak erronka global horrekiko gure erantzukizun-zati txikia dugun bezala, funtsezkoa da administrazioei, gobernuei, multinazionalei eta era guztietako enpresei beren klima-inpaktua murrizteko planetan lan egin dezaten eskatzeko ahaleginak bideratzea. Sistema justua, jasangarria eta berdintasunezkoa posible da, buelta emango diogu? …  aldaketa gure esku dago.

Utzi erantzuna