Bilbo: balioen hiria

Proiektu horren bidez, azterketarako, elkarrizketarako, hausnarketarako eta lankidetzarako gune bat sortu da erakundeen, gizarte, kultura, kirol, enpresa, komunikabide, ikastetxe eta herritarren artean, Bilbon balio partekatuen esparru bat sustatzeko. ICLIk atxikitzeko gonbidapen bat jaso zuen, eta berehala onartu genuen, erabat identifikatuta sentitzen baikara sustatu nahi dituzten balioekin.

Bilboko Balioen Gutunak honako 17 balio hauek jasotzen ditu, banakakoak eta kolektiboak:

  • Giza eskubideak errespetatzea, justizia soziala, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, elkartasuna.

  • Aniztasuna/inklusioa, konpromisoa, ingurumen-jasangarritasuna.

  • Parte-hartzea, konfiantza, sormena, bizikidetza, identitatea, ahalegina.

  • Erantzunkidetasuna, zintzotasuna, ilusioa eta osasuna.

Utzi erantzuna