Boli Kostako errealitatea ezagutu eta EDUCAFRICAn parte hartu

ICLIk 2 urte daramatza asmo handiko proiektu bat garatzen Boli Kostan, ADESC  gure tokiko bazkidearekin lankidetzan.

Hezkuntzan eta emakumeen ahalduntzean oinarritutako proiektu honen bidez, eta Arabako Foru Aldundiak finantzatuta, hainbat helburu lortu nahi dira, hala nola, genero-arrakala murriztea, irakaskuntzaren sektoreko lanbide-gaitasuna indartzea, hezkuntza-kalitatea hobetzea, partaidetza ekitatiboa ziurtatzea eta Giza Eskubideetan eta Bakean sentsibilizatzea.

Proiektua gure gizartean ezagutarazteko, ondorengo esteka sortu da:    https://www.educafrica.ong/eu/      eta bertan, Boli Kostako errealitatearen eta gurearen artean dauden desberdintasun handiak ikusi ahal izango dituzu. Gainera, proiektuaren xehetasunak ezagutu ahal izango dituzu, haren helburu eta ildo estrategikoen bidez, eta parte-hartzaileen lekukotasunetatik ikasi ahal izango duzu. Azkenik, aktiboki parte hartzera animatzen zaitugu, beste pertsona batzuek partekatzen dituzten konpromisoren bati atxikiz, baita zure konpromisoak partekatzera ere animatzen zaitugu.

Gure eguneroko bizitzan, ekintza txikiekin, mundu hobea lortzen  lagun dezakegu, GLOBALKI PENTSATU, TOKIAN JARDUN!

Utzi erantzuna