Hizketaldia: “Lurralde kudeaketa iraunkorra”

Gorka Cubero, egun batean lankidetzaren deia hartu zuen ameslari bat dela esan liteke. Hori dela eta Boliviara abiatu zen beste mundu baten beharrak hurbiletik ikusteko. Mundu hura ez zen inola ere bere munduaren antzekoa. Mundu hura borroka bizian zegoen pobretasunetik ateratzeko, baliabide gutxiko gizarte batek pobretasunean betirako lotuta baitzeukan.

Valles Cruceños” izeneko herrialde hark bere ikuspuntua aldatu zuen eta bere bizia zentzuduna bihurtu zen, begirada garbiko eta irribarre zintzoko gizarte hura zela eta …

Urte hamarkada bat geroago, ICO (Instituto de Capacitación de Oriente) delako erakundearekin, lanean jarraitu zuen Gorkak, uretara eta lurrera loturik dagoen lurralde baten, lurralde‑kudeaketa iraunkor baten alde.

“Elikadura segurtasunean eta emakumeren ahalduntzean, sinestezinezko aurrerapenak lortu egin da” esaten zigun Industri Ingeniarien Elkargoan emandako hitzaldian. Horrela bada ere, lanean jarraituko dugu, pobrezia‑arrakala murrizteko … Benetako biziaren irakaspena!

Utzi erantzuna