Noticia Covid-19 Perú

COVID-19 dela eta Peru herrialdearentzako laguntza humanitarioa

Proiektu humanitario honetan apalki parte hartzea atsegina izan zaigu.

Covid-19 Perú

Coprodelik proposatu zigun laguntza humanitario horretan sartzea. Coprodeli 31 urte baino gehiagoko eskarmentuko erakunde bat da. Eurekin ekin diegu garapen‑lankidetza proiektu batzuei, Bizkaiko Getxoko Udalak finantzatutako eta orain jardueran ari den “Aulas Callao Centro Domingo Savio” esate baterako.

 

Peru herrialdean COVID‑19 pandemia hainbeste hildako eta galera ekonomiko eragiten ari da. Pandemiaren zabaltzea saihesteko ezarritako gizarte‑isolamenduak lan‑moteltzea eragiten du eta horrek txirotasun larrian bizi diren milaka pertsonak arriskuan jartzen ditu. Biztanleriaren sektore ahulena dira, elikagaiak eta sendagaiak erosteko baliabideak ez baitituzte. Hori horrela dela eta euren etxeetatik kanpora joan behar dute diru‑sarreraren bila eta horrek benetan arriskutsua da eurentzat eta euren erkidegoarentzat ere.

Testuinguru horretan, Coprodeliren esku‑hartzeak laguntzarik hartu ez duten bizilagunei laguntzea du helburu. Horretarako elikagaiak (irina, dilistak, indabak, …), covid‑19aren aurkako sendagaiak eta higiene‑gaiak (xaboi, gel hidroalkoholiko, …) ematen zaizkie. Laguntza Ica eta Callaoko toki pobreenetan gauzatzen da bereziki.

Gutxi gorabeherako biztanlego onuraduna:  2 000 pertsona
Programaren iraunaldia:  8 hilabete (2020ko maiatzaren 1.an hasita abenduaren 31.arte)

Proiektuaren balioa guztira:  107 803 €
Accenture Fundazioaren eta ICLIren ekarpena guztira:   2 000 €

Utzi erantzuna