COVID-19ak Indiaraino eramaten gaitu

Proiektu hau gertaera gogoangarri berri bat izan da ICLIrentzat, larrialdi‑egoera baten aurreko gure lehenengo eginkizuna baita.

Covid‑19ak sortutako mundu osoko krisiaren aurrean ezin genuen axolagabe egon. Berehala genuen esku hartu eta gure kontra‑parteekin harremanetan jarri ginen, ea nola lagun geniezaieken jakiteko. Hartutako beharren aurrean, Premdham Laguntza Etxeak aurkeztu zuen proposamenean arreta jartzea erabaki genuen. Premdhamen ingurunean gertatutako ekonomia krisiak milioika migrazio langile langabezian eta etxera itzultzeko beharrean utzi zuen.

Premdham Laguntza Etxearekin aspalditik ari gara lankidetzan, han babestutako ume eta gizonen alde. Gorputz eta adimen‑gaitasun ezberdineko pertsonak dira haiek. Baina egoera larri honetan, Premdhamek inguruneko, hau da Najibabad herriko, larrian dauden pertsonei ere laguntzeko esku hartu zuten. Najibabadek 90 000 inguru biztanle du, Bijnor eskualdean, Indiako Uttar Pradesh estatuan.

 

Premdhamek emandako laguntza hurrengo artikulu‑banaketan gauzatzen da:

  • Eurek eginiko maskarak
  • Elikagai paketeak (alekiak, irina, olioa, gatza eta azukrea)
  • Garbigarriak eta desinfektatzaileak
  • Sendagaiak

Hamar egunen zehar eginiko kanpainaren amaieran, partikularrek emandako 4 530 euro bildu zen. Horietatik 1 500 euro ICLIren funtsak ziren. Maiatzaren 4an bidali zen diru hori eta egun pare bat geroago iritsi zen dirua bere helbidera. Dirua hartu bezain laster hasi ziren lehenengo paketeren banaketarekin. Orain arte 276 eguneroko behar‑beharrezko pakete banatu dute, jarritako helburua 600 pakete banatzea izanik.

Gaitasun ezberdineko pertsonengan izandako eragina handiagoa izan da. Nahiz eta bihozmin izan, gehiago laguntzea ahal ez izateagatik, pozik daude ere hain behartsu diren horrenbeste pertsonei lagunduz gero.

Pandemiaren eraginak hurrengo hilabetetan iraun daitezela ustezkoa da. Euren bizitzak berregitea oso gogorra izango da eta ez da posible izango isolamendu arindu eta normaltasunera itzuli arte.

 

   

 

Gure emanketari esker, 450 familia baino gehiago, hau da 12.000 pertsona baino gehiago, hartu dute Premdhamen laguntza. Izan ere, gure emanketa heldu baino  lehen hasi zituzten euren eginkizunak. Laguntza jarrai hau dela eta, lekuko agintarien esker ona jaso du Premdham Charitable Society. Esker on honen zati bat guri dagokigula diote Premdhamek eta hau benetan atsegingarria zaigu. Hona hemen unearen argazkiak:

 

   

 

Gaur egun, laguntza jarraia behar duten hainbat familia nortzuk diren badaki Premdhamek, bai eta lagundu ere. Era berean, gobernuarekin lankidetzan ari dira, hartzaile berriak identifikatzeko, hau da, pandemiak eraginda itxialdia dela eta, lurraldeko bereziki kaltetutako pertsonak.

 

 

 

 

 

 

 

 

Utzi erantzuna