COWASAK-2 martxan da, Ferrovial-en laguntzarekin

COWASAK-1 arrakastatsu burutu da!

Lehen fasea ur-ekartzean oinarritu da, Ruandako 6.500 pertsona baino gehiagori mesede eginez. Segurtasunik gabeko iturrietatik egunero ura eramatetik libratu dira, beraien osasuna, norbere zein taldeko higienea eta eskolaratzea sustatu den bitartean.
Putzuak, biltegiak eta iturriak landa paisaia hedatzen joan dira, baita 300 komun berriren laguntzaz ere, eta pedagogia ugariz, instalazio barri hauek erabilera eta funtzionamendu egokia izan dezaten.

COWASAK-2 abian jartzen da!

Ferrovial-en laguntza berri honi ezker COWASAK-ek jarraipena izango du, Kamonji-ko (Ruanda) barruti landatarraren iparraldeko 9.000 pertsona beraien etxe inguruetako edateko onak diren ur iturrietara heldu ahal izango bait dira, 11 ur biltegi eta 23 herri-iturri eraiki eta berritzearen bitartez, eta familia zaurgarrientzako 40 hobetutako komunei ezker.

Ferrovial-en ekimen soziala programa hauetan ardazten da: ‘Juntos Sumamos’, ‘Infraestructuras Sociales’ (ICLI-k parte hartzen duena) eta ‘Acción Social en España’. Infraestructuras Sociales-ek, 7,2 miloi euro baino gehiagoko inbertsioarekin, 37 proiektu diruztatu ditu 2008. urtean martxan jarri zenetik, 336.000 pertsona baino gehiagora helduz.

COWASAK-2-ren abiaraztea Ferrovial-en Madrileko bulego nagusietan berriki gertatutako ekitaldi baten ofizialdu zen, hitzarmenaren sinadurarekin. Bertara konpainiaren buruak bertaratu ziran, adibidez eta beste batzuen artean, “guztizko poztasuna sortzen digu urteroko hitzordu honek” adierazi zuten kontseilari ordezkaria den Ignacio Madrigalejos eta lehendakaria den Rafael del Pino. Programa jasotzen dugun erakundeen errepresentazio bezala Acción contra el Hambre. Esperanza y Alegría, CESAL eta ICLI izan ginen.

Egitarau hau diru laguntzaz haratago doa, izan ere jakituria eta esperientzia ere ekartzen bait du, langileak ere tartean sartuz ekintzak garatzen diren komunitateetara eramanez. Hala nola, orain dela gutxi Kamonji-ra Ferrovial-eko langileen eta ICLI-ko boluntario baten bisita izan da, proiektuaren joatea ikuskatzeko eta bertatik bertara alde teknikoarekin laguntzeko. Denak ados daude aparteko esperientzia izan dela!

Eskerrik asko, ICLI-rengan konfiantza izatearren!

       

Utzi erantzuna