Deustuko Unibertsitatearekin gainditutako erronka berria!

Eta hirugarrena ere!

Erronka hau Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Masterreko ikasleei zuzenduta zitzaien, Sistema Elektrikoak irakasgaiaren babesean. Erronka bat planteatu zitzaien: gaztak egiteko planta baten diseinu- eta eraikitze‑proiektu bat aurkeztea, Boliviako Parotani herri txikiko (Cochabamba departamentuan), 100 ardiko abeltegia proiektuaren abiapuntua izanik.

Horretarako, industria-nabe bat dago eta makinaz hornitu behar zaio.

Egiteko gazta‑aleren kopurutik hasita, esne‑ekoizpena kalkulatu behar da, heltze‑epea 45 egunekoa dela eta hozte-sistema beharrezkoa dela kontuan izanik. Horrez gainera, esnea 72 gradutan pasteurizatu behar da.

Fotovoltaiko‑ eta eoliko‑energia sistemak instalatu behar dira. Ura inguruko putzu batetik ateratzen da. Azkenez, nabearen argiak ere proiektuaren barnean sartu behar dira.

Proposamena prestatzeko ikasleak 4 taldetan banatu ziren, talde bakoitzak bere proposamena aurkezten. 6 astekoa zen proiektuaren proposamena prestatzeko epea. ICLIk lehen saio batean (azkenez gelan bertan aurrez aurrekoa posiblea zen) planteatu zuen erronka. Egun batzuk geroago, zalantzak argitzeko bigarren topaketa bat antolatu zuen. Lan-epea amaituta, aurkezpen- eta defentsa- azken jardunaldian bildu ginen berriro. Talde bakoitzak bere proposamena aurkeztu zuen arrazoibide tekniko sendoekin.

Lankidetza akademikoko ekimen interesgarria benetan, herrialde pobretuetako pertsonen garapenaren alde gauzatu ahal izatea haren balio erantsitako bat izanik.

Zorionak parte hartzaileei euren lan bikainengatik! Plazer bat izan da, aurten ere, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Masterrarekin lankidetzan aritzea. Itzuliko gara.

Utzi erantzuna