ELKARRIZKETA: KRISTINA APIÑANIZ eta MIREN BILBAO

INSPIRA STEAM:
Zientziarekiko eta teknologiarekiko gazteen interesa piztea”

(STEAM ingelesezko siglen araberan: Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics)

Proiektu interesgarri horri buruz hitz egiteko, bi aholkularirekin bildu gara: Kristina Apiñaniz eta Miren Bilbao, ibilbide profesional interesgarria eta konpromiso sozial handia duten bi emakumerekin. Jarraian ikusiko dugu.

Industria ingeniaria den Kristina Apiñanizek BOJ enpresa zuzentzen du. Horrez gainera, ICLIren Zuzendaritza Batzordeko kidea eta Inspira STEAM programako aholkularia da.

Miren Bilbao, industria ingeniaria bera ere, Arabako Parke Teknologikoko kudeatzailea da. Gainera, Arabako Emakume Profesionalen, Enpresaburuen eta Zuzendarien Elkarteko idazkari nagusia, lurralde bereko Industria Ingeniarien Elkargoko Zuzendaritza Batzordeko kidea eta, jakina, Inspira STEAM proiektuaren aholkularia da.

Inspira STEAM Deustuko Unibertsitatearekin lotua

Unibertsitate horretan 2015. urtean sortu baitzen, bokazio teknologikoen atzerakada nabaria zela eta, bereziki nesken artean. Gaur egun, Katalunian, Madrilen, Andaluzian, Galizian, Asturiasen eta Murtzian dago ezarrita, beste unibertsitate eta erakunde batzuekin lankidetzan arituz.

2021eko otsailaren 11n, Emakumezkoen Talentuaren Aldeko STEAM Aliantza sortu zen, Neskatoen eta Zientziaren Nazioarteko Eguna zela eta, Neskak zientziaren aurrean, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak bultzatuta, Estatuko STEAM ekimenen arteko sareak eratzeko.

STEAM: zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika

ingelesezko siglak arabera. Beraz, STEAM lanbideak irakasgai horiekin zerikusia dutenak dira, artea barne, sormena elikatzea garrantzitsua baita, berrikuntza sortzeko eta zientziekiko interes handiagoa eragiteko.

STEAM profilak, Kristinaren esanetan, gaur egun enpresek gehien bilatutakoak izatez gainera, haien eskaria gero eta handiagoa izatea espero da. Hori, ordea, ez dator bat, neskek arlo horrek gero eta gutxiago aukeratzearekin, nahiz unibertsitateri nahiz lanbide hezkuntzari dagokion. Horren arrazoia, lanbide estereotipatuegien ezagutzaren ezan eta emakumezko erreferenteen ezan datza. Hori dela eta, arlo horretan lan egiten dugunok asko egin dezakegu egoera hori aldatzeko!

Talde aholkularitza, hitz egiteko edo zalantzak azaltzeko konfiantzazko guneak sortzeko

Metodologia horretaz, aholkulari boluntarioek, sei saioren bidez, normalean Lehen Hezkuntzako 6. mailako neska-mutikoei, lanbide horrek ezagutu lagun diezaiekete. Aholkulariek, nahiz emakume nahiz gizon izan, betebehar bera dute.

Mirenentzat, oso atsegina da aholkularia izatea; izan ere, aholkulariak zientzia eta teknologiarako bokazioak pitz ditzake, eguneroko bizitzan nola erabiltzen diren erakusten, eta, gazteen erabakietan eraginik izan ez dezaten, hesiak urratzen, edo erreferente historikoak eta bere ingurukoak ikusarazten. Neskek parte hartzen dutela eta boterean sentitzen direla ikusteak ez du preziorik, dio ingeniari honek.

Kristina, berriz, kezkatuta dago mutilek horrelako ekimenen aurrean senti dezaketenarekin. Haienganako mezua hobetu behar dela uste du, zaurituak edo ordezkatuak senti ez daitezen.

Edozein ikastetxek har dezake parte Inspira STEAMen. Doakoa da. STEAM ikasketak ikasleen artean sustatzea bakarrik eskatzen da, emakumezkoen artean bereziki, eta hori grinaz, bokazioz eta ilusioz egin dezatela.

Pandemiaren garaian, Mirenek erantzun zuen, programak formatua baino ez zuen aldatu, Inspira etxeetara heldu zen, YouTube plataforman zuzenean egindako elkarrizketen bidez, emakume zientifiko eta teknologoei ahotsa ematen. Ikasgeletara itzultzean normaltasuna itzuli zitzaion proiektuari, nahiz eta ikastetxeen partaidetza txikiagoa izan.

STEAM lanbideetan matrikulatutako ikasleen % 35 bakarrik dira emakumeak” (UNESCO)

Eta ez hori bakarrik, dio Kristinak, zifrak askoz txikiagoak dira zenbait gradutan: teknologia, informazioa eta komunikazioak (% 3); natur zientziak, matematika eta estatistika (% 5); ingeniaritza, manufaktura eta eraikuntza (% 8) Euskadin, ingeniaritzan eta arkitekturan matrikulatutako emakumeak % 30era ez dira iristen. Informatikan, % 13 baino gutxiago … eta erortzen azken joeren arabera …

Mirenen aburuz, STEAM prestakuntzan dagoen genero-arrailaren, azkenean hartutako kontzientzia da urte hauetako lorpenik garrantzitsuena, eredu bereizitako bat indartzen duten estereotipo eta aurreiritzietan, arreta jartzen duten zenbait ekimen abian jarriz. Inspira STEAM, zalantzarik gabe, proiektu aitzindari eta erreferente bihurtu da, nahiz eta oraindik bide luzea geratu …

Eta zergatik ez? …

esango lioke Mirenek bere etorkizuna planteatzen duen neskato horri. Nahi duzun eta zaletu zaren edozer izan zaitezke! STEAM ikasketek gizarte eta pertsonen bizitza hobetzen duten produktu eta zerbitzuen garapena ahalbidetzen dute. Inoiz ikusi ez dituen erreferentziak aurkitzeko adorea eta tresnak emango nizkioke.

Industria Ingeniarien Elkargoek eta hain hurbil duten ICLIk, badituzte, Miren eta Kristina bezalako, emakumeen talentua eta eskuzabaltasuna. Haien lana oso gustuko dute, guk bezala, guk ere zientzia eta teknologia pertsona pobreenen bizitza hobetzeko eta emakumeak dagokien lekuan kokatzeko, tresna aproposa dela uste baitugu.

Mila esker gurekin elkar lan egiteagatik. Benetako atsegina izan da!

 

Utzi erantzuna