“Pertsonen aldekoaritzeak eraldatzen gaitu.
Uste oso horretan dihardugu Artizar gure proiektu txikian”
Jose Inazio Martin Sukia, La Salleko anaia, maisu bat da eta Artizar Proiektuazarduratzea erabaki zuen.Sestaoko haur eta gazte batzuen egoeraz kezkatuta zeuden beste pertsona batzuekin batera hartu zuen erabaki hori.
Artizar proiektua 1997an jaio zen Sestaon, Txantxangorri Proiektua izenpean, Caritasen haurtzaroko proiektuen barruan. Ordutik ona, hainbat etapa igaro ditu —2001etik 2005era bitarteko itxiera barne— 2009an behin betiko suspertu arte, gaur egungo eskema operatiboarekin.
Gaurproiektuaren koordinatzailea den Jose Inaziorekinsolasean gara, bere jardueraproiektuan eta ICLIren ekarpena ezagutzeko asmoz.
- Jose Inazio, badakigu Hazbide Elkartearen proiektu bakarra Artizar dela. Zer erakundeekeratuzuten Hazbide eta zerk eragin zuen haren hasiera?
Hazbide elkartea eliza katolikoaren eremuko lau erakundek osatutako elkarte zibila da, eta Artizarren iraunkortasuna ahalbidetzeko elkartu ziren: Bilboko Elizbarrutiko Caritas, La Salleko Anaiak, Sestaoko Unitate Pastorala eta Hijas de la Cruz. Egoki antolatutako proiektu baten bidez, haurren eta haien familien beharrei erantzun hobea emateazen proiektu honen eragilea. Haur horien eta haien familien bizitza zen lehenengo, gero sortu zen Elkartea.
- Artizar 4 eta 18 urte bitarteko haur eta gaztentzako gizarte- eta hezkuntza-proiektu batdela esandaiteke. Zer eskaintzen die programa horrek?
Artizar proiektuan parte hartzen dugun pertsonen artean lotura sortzea da garrantzitsuena: haurrak, familiak, boluntarioak eta auzoko pertsonak. Pertsonen aldeko aritzeak eraldatzen gaituela uste dugu proiektu txiki eta familiar honetanlan egiten dugunok. Artizar topaleku bat da batez ere.Bertan haurrek eta gazteek arreta pertsonalizatua jasotzen dute alde batetik, hainbat jardueraren bidez (etxeko lanak egiteko laguntza, askaria, jarduera artistiko eta ludikoak, txango eta egonaldiak, etab.), bai eta bestetik, taldeko esperientzia bizitzeko aukera dute ere, elkar zaintzak funtsezko zeregina izanik.
- Proiektua arrakastatsua izan dadin, familien laguntzaguztiz beharrezkoa da. Nolaedo zergatik integratzen dira Artizarren?
Lehenik eta behin euren seme-alabezarduragatik. Euren gaitasunak garatzeko ingurune hurbil eta seguru bat izan dezaten, euren bizitzan molda daitezen.Euren zailtasun pertsonalez, ikasketez, gizarte bizitzaz eta abarrezarduratzen dira familiak.
Familiek prestakuntza-ekintzetan ere parte hartzen dute, familia-kafe guneetan adibidez; horietan euren gogoetak eta iritziakbeste gurasoekin partekatuditzakete.
Horrez gain, haurrentzako zenbait jarduerak antolatzen laguntzen dute ere: jaiak, tailerrak, txangoak eta abar.
Azkenik, proiektuak erabiltzen dituen gelak ere zaintzen eta garbitzen dute.
- Artizarren jarduera lan solidarioan datza batez ere. Zergatik da boluntarioen zeregina hain garrantzitsua?
Garrantzitsua da, lehenik eta behin, hura gabe haurrentzako zainketa ezinezkoa izango litzatekeelako: askarien, eskolako etxeko lanak egiteko laguntza, jolas- eta hausnarketa-jardueren antolaketa, irteerak eta txangoak egitea eta abar.
Bestalde, boluntario bakoitza bere ezaugarri pertsonalekin (adina, izaera eta ezaugarriak, gustuak, familia-egoera…) haurrentzakoharreman-eredu bat da: elkarrekin hitz egiten dute, elkarrekin ikasten dute, elkarrekin jolasten dute, eta bizitzako une txiki horiek partekatzean, bientzako bizi-lotura lagungarriak ezartzen dira.
Batzuetan interes ekonomiko edo pertsonalengatik mugitzen den gure gizarte honetan, doakotasunaren, ahaleginaren eta emandako denboraren testigantza ere baliagarria da, gure gizarteko txikien eta ahaztuen bizitzak hobetzeko ahaleginean.
- Gaur egun horrelako bi areto daude Sestaon. Zeintzuk dira finantzaketa iturriak?
Artizar hainbat laguntzari esker mantentzen da, hau da:proiektua ezagutzen eta lagundu nahi duten pertsona partikularren dohaintzak (% 28), Bizkaiko hainbat haurren egoeraz arduratzen diren ongintza-erakundeek, A. Perualde, F. Victor Tapia, P. Damas de Górliz, F. Menchaca de la Bodega, esate baterako(% 32), La Caixa Fundazioak, Caixa Proinfancia programaren bidez (% 27), erantzukizun sozialeko programak dituzten enpresek, boluntarioak etalaguntza ekonomikoa ekartzen dutenak (% 9) etaazkenik, Sestaoko Udalak gizarte-ekimenak garatzeko laguntzen bidez (% 4)
- Proiektua handitzea beharrezkoa da. Nola lagunduko du ICLIk amets hori lortzen?
ICLIren kide batzuk Perualde Elkartean ereari dira eta horrek hobekuntza-ekintza zehatz bat abian jartzea erraztu du, hau da, lokal handiago eta hobeago bat prestatzea. Gaur egungo lokalak ez dira behar besteak. Sestaoko Pastoral Unitateak lokal zabalagoa eta erabilgarria du, eta harremanak hasi dira lokal horrez baliatzeko. Aldi berean, ICLIren kideak espazio berri hori egokitzeko proiektu teknikoak prestatzen hasi dira. Lanak burutzeko lagun dezaketen beste talde eta erakunde batzuekin elkar lan egitea da asmoa.
- Ba al dago abiarazi nahi zenukeen proiektu berririk?
Une honetan, ibilitakoa sendotu eta gure egiteko modua hobetu nahiago dugu, proiektuan parte hartzen dugun pertsona guztien parte-hartze sendoagoaren bidez.