Ainhoa eta Ivanekin elkarrizketatu da

ICLI Ainhoa eta Ivanekin elkarrizketatu da:
Bi euskal kooperante gazte Mozambiken

“Ainhoak, gure gizarte frenetiko eta kapitalistak alde batera utzi dituen balioak, berraurkitu zituen. Ivan berriz,
baliabide gutxiko baina izugarrizkogiza kalitatekoherrialde bat aurkitu zuen.
Kooperante diren, Ainhoa Fernandez eta Ivan Gonzalezekin ari gara solasean
Euren bizia Mozambiken berriz hasi zen”

Hegoaldeko Mozambike Fundazioa: lagunak baino gehiago

Guretzat, Mozambikez hitz egitea Hego Mozambike Fundazioaz hitz egitea da.Herrialdearen hegoaldean sustraitutako erakunde bat den Mozambike Fundazioa, bere proiektuak lau arlotan egituratzen dira: hezkuntza, osasuna, emakumea eta ingurumena.Euskal Herriko Unibertsitatean egindako ekitaldi batean, ustekabean ezagutu genuen Fundazioa, eta harrezkero, gure bizitzak paraleloan doaz. Gaur egun, martxan jarraitzen duten nekazaritza, abeltzaintza eta osasun arloko bi proiektutan elkarrekin lan egiten dugu, hain elkar ulertze maila onarekin, elkarlanean jarraitzea erabaki dugula.

Tokiko kontrapartea: Casa do Gaiatok, 150 haur abandonatu edo umezurtz hartzen dituen bizitegi batek, bizitzara itzultzen ditu. Familia handi bat. Gaiatoaizatea (“kaleko haurrak” portugesez) harrotasun bat zaie, minak eta deserrotzeak sortzen dieten lotura sendoaz batuta sentitzen baitirelako.

Boluntarioen balioa aurkitzen

Ainhoa, bidaiari nekaezina, garapen-bideko herrialde batera joaten zen lehen aldia zela aitortzen du. Han, hilabete batean sentitzen duzuna, esaten digunez, ez duzu hemen urtebete batean ere sentitzen. Ivan ados dago, eta gogoratzen du Senegalera egin zuen bidaia, bi asteko boluntario bat bezala, plastikozko botilaz eskola bat eraikitzen laguntzeko.

Mozambikera iristeak sentsazio kopuru bat eragin zien: alaitasuna, bizitasuna, kaosa … eta pobrezia nabarmena. Hala ere abegitsua da herri hori. Ainhoak bere jendearen indar emozionala eta betiko irribarrea nabarmentzen ditu. Materialismoak gure alde soziala erasotzen du eta ahulago egiten gaitu, dio Ainhoak. Edozein ezbeharren aurrean, nahiz eta txikia izan, dramatizatzen dugu. Ivan ados dago: Afrika bihozberatasunhutsa da. Lankidetzari buruzko gure pertzepzioa, zirkunstantzia zehatzen aurreko ekintza isolatutako bat dela, esaten digu. Afrikarrentzat berriz, euren egunerokotasuna eta elkarlan etengabea da, hobetzeko modu bakarra sumatzen baitute.

Ainhoa, ingeles eta frantsesezko irakaslea denez, Casa do Gaiatora ingeles irakastera joan zen. Ivanek, EHUko Industria Ingeniaritzako Masterreko ikasleak, garapen teknologiko gutxiko ingurune batean ikasitakoa aplikatzea nahi zuen. Horrela, bere Gradu Amaierako Lana (GAL) gauzatzeko prest agertu zen, Casa do Gaiatoko Casa Esperança zentro medikoari energia elektrikoa hornitzeko eguzki-instalazio fotovoltaiko batenbidez. Eta ez hori bakarrik, fisika eta matematika ere irakatsi zituen, bai eta, noski, haurrak zaindu ere. Ainhoak, bere irakaslanaz gain, ingeles liburutegi txiki bat prestatu zuen beste boluntario batekin batera, bildutako material guztiaz. Horrez gainera, asteburuko txangoak ere bazeuden, Ainhoa izeba ezin hobea izatez.Bere zaletasun ziren jaio berriak ere zaindu zituen.

Bizitza irakiten du Mozambiken

Ainhoa Afrikatik ondo ikasitako ikasgaiarekin itzuli zen: bizitzako gauza txikiak gehiago balioztatzea; familia, lagunak,… eurei dena zor diegu. Enpatia izatea eta komunikazioaren lilura ez galtzea ikasi behar da. Emakume gisa gainera, mendebaldean dugun segurtasuna eta independentzia aintzat hartzeaikasi zuen, Afrikan hain urriak direnez gero. Ivani, Casa do Gaiatoko haurrek pixoihal bat aldatzea irakatsi zioten, barrez gogoratzen du, nahiz eta benetan hitz eginzuen familia guztiengandik ikasi zuen ere, eta gustura gainera, benetako bizi-irakaspenak lortu baitzituen, ikastetxean eta unibertsitatean irakasten ez diren horiek. Euren ohiturez eta kulturaz blaitu zen, euren ametsek sustatuta.Ametsak haiek ere baitituzte. Bizitza irakiten du Mozambiken.

Egonaldiaren aurrekoa eta ondokoa bazeuden noski, Ainhoak dioenez. Bere egonaldia bi hilabete eta erdiz luzatu zen, euren atsekabe eta alaitasunak barneratu eta berekoak egiteko behar adina denbora. Orduan konturatzen zara atzera egiterik ez dagoela. Hasieran, sentsazioak hain azkar dabiltza.Beraiek  barneratzekodenborarik ia ez dago.Itzultzean sortzen da arazoa berriro, zure ingurura berregokitu behar duzunean. Gauzen balioa erlatibizatzen duzu. Hango bizitza ulertzeko moduak irabazi zuen Ivan, nekez molda zitekeena gure gizartera. Guztiz harritutanengoen, alferrik erabiltzen dugun hainbat ur eta argi ikustearren, aitortu du Ivanek.

Ematea besterik zure asmoa ez bada ere, ekartzen duzuna askoz gehiago dela berehala konturatzen zara, esaten du Ainhoak. Ideia argiagoekin eta hazkunde pertsonal handiarekin itzultzen zara. Mundu guztiak sentitu beharko lukeen emozioen koktel bat da. Ivanek, herrialde horietan bizi den segurtasunik eza, lankidetzarako oztopo gisa aipatzen du.Hala ere, han kokatu bezain laster konturatzen zara euren laguntza eta elkartasun jarrerakbabesten zaituela, eta oso gustura sentiarazten zaitu, zure etxean bezala. Beldurra desagertzen da.

Nola lagun dezaket

Laguntzeko aukerak amaigabeak dira, borondatea besterik ez da behar, esaten diguten kooperanteek. Casa do Gaiaton baratzean eta animaliekin lan egin daiteke edo haurrentzako jarduerak antolatuz ere, bai etaherrialde barruan zein kanpoan aktibista gisa ere. Bertan lankide izatea ageriko lankidetza da, adierazi du Ivanek, baina ez dezagun ahaztu,agertzen ez diren jende asko dagoela, GKEetan edo Fundazioetan eurenharea-pikorra ematen, antolatutako ekitaldietan euren burua sentsibilizatzen edo behar ez dituzten arropak ematen, bide batzuk aipatzeko. Denak balio du, eta ekintzarik eza ez da jada aukera bat.

Ainhoa eta Ivanekin solasaldiak antolatzen ari gara, euren bizipena gu guztiongana hurbiltzeko. Esperientzia hori asko gustatzen zaiela esan beharrik ez dago, nahiz eta Ainhoak bere baitan bizitzearen garrantzia gogorarazten digun. Ivanen ustez, benetan zailena, jendea horrelako ekitaldietara etortzekobultzatzea da. Horretan ados gaude, erronka handia da ICLI bezalako erakundeentzat.

Ainhoaren ustez, gaur egungo gazteak materialki menderatuta bizi dira eta zenbait jokabide bideratu beharko lirateke. Ivan, baikorragoa, euren elkartasunean konfiantza du, xehetasunekin, baina joera positibo argiarekin. Halaber, kooperanteen bertako lana gehiago ikusaraztea garrantzitsua dela, adierazten du Ivanek, gazteek bidaiatzeko modu alternatibotzat soilik har ez dezaten.

Ainhoak hazten jarraitzea du amets, bai maila pertsonalean, bai profesionalean ere. Lan-egonkortasuna lortzea garrantzitsua da beste helburu batzuk jartzeko. Bidaiatzen jarraitzea da bere ametsen parte bat ere, bai eta lankidetza inoiz ez uztea ere, bertan edo urrundik. Ivan Casa do Gaiatora itzuli nahi du, baina aurretik bere prestakuntza amaitu behar du, laster Suedian amaitzea espero du.

Afrikarako itxaropena azpimarratzen amaituko dugu gure topaketa interesgarria. Jakina etorkizuna dutela, dio Ainhoak argi eta garbi, denbora kontua baino ez da. Mozambike, gizarte matxista bati ainguratuta jarraitu arren, dagoeneko ikusten ari da emakume batzuk bankari, ingeniari, … bihurtu direla, eta hori guztia hezkuntzan datza. Eman beharreko pausoak dira. Asko egiteko badago, baina Ivanek konfiantza osoa du euren aukeretan, eta, gainera, horixe da erronken politena.

Badakigu itzuliko direla, euren bihotza lur gorri horri eta betiko irribarreei lotuta geratu zaielako, eta ICLIn zain egongo gara kontatzeko. Plazer handia izan da!

Utzi erantzuna