Íñigo Iriarte Lejarraga: Goikouria Fundazioa

Garapen bidean dauden (pobretutakoak hobeto esanda)
herrialderen kaltetan,ari zaio eusten herrialde garatuen euren bizi-mailari …

(Iñigo Iriarte Lejarraga)

Gure gaurko gonbidatuak, Iñigo Iriarte Lejarragak, bizitza osoa darama lankidetzaren munduan, aipamen berezikoak izanikBilbon Euskal Elizbarrutiko Misioen zuzendari bezala zeramatzan 15 urteak. Sektorea inoiz ere alde batera utzi gabe, bere izaerageldiezinak bere bizitzan zehar proiektu desberdinei ekitera eramaten du. Gaur egun, hiru fundazioetarako lan egiten duela badakigu, horietako bat Goikouria Fundazioa da. ICLIk fundazio horrekin harremana du.Hori dela etaezagutu genuen Iñigo.

“Xabier Goikouria, 53 urte pobreziaren alde lanean”

Goikouria Fundazioaz hitz egitea Xabier Goikouria apaiz misiolariaz hitz egitea da, Iñigok dioenez. Xabierrek Likasira 1966an heldu zen, Euskal Elizbarrutiko Misioen taldekide bezala. 53 urte geroago, Likasiko Panda auzo berean bizitzen jarraitzen du Xabierrek, Kongoko Errepublika Demokratikoko hego-ekialdean, lehen eguneko ilusioa bera mantentzen, nahiz eta Xabierrek sarritan esaten duenez, bere egonaldia herrialdean luzeegia ez izanlitekeela …

Denbora honen zehar, Xabierrek proiektu ugari jarri ditu martxan, Iñigok dioenez. Beti ere pertsona behartsuenen sufrimendua arintzen saiatuz. Fundazioa 2009an eratu zen, ekintza horiei zuzenbide‑multzoaeta iraunkortasuna emateko.

“Likasikogunea: bere ondare bikaina”

400.000 biztanle  duen Likasi hiriaren jarduera kobrezko eta kobaltozko meatzaritza da batez ere, Iñigoren esanetan. Biztanle horietako  25.000 inguru Likasiko Panda auzoan bizi dira. Xabier Kilima izeneko muino txiki baten gainean bizi da, St. Josephparrokiatik hurbil.

Laguntza ugari bidez, Xabierrek denbora honen zehar zera eratu du:Desgaitasun Fisikoentzako Etxea (Kilima Cha Kitumaini), Lanbide Heziketaren Eskola (Saint François Xavier I eta II), Goi-mailakoMedikuntza‑Teknikaren Institutua (ISTM) eta Umezurtz‑Etxe txiki bat. Horiexek osatzen dute Likasiko Gunea.

Desgaitasun Fisikoentzako Zentroak, era berean, ortopedia-tailer bat, ebakuntza-gela bat eta fisioterapia-gelak, lehen mailako ikastetxe bat, joskintza-tailer bat, osasun-kontsultategi bat, barnetegi bat eta zentro oftalmologiko bat ditu. Barnetegian 60 bat pertsona daude, mutilak eta neskak, dibertsitate funtzionalarekin errehabilitazio-fasean dauden, horietako askori bertan egin diete ebakuntza. Lehen hezkuntzako ikasleak 250 dira. Erdigunetik 12 kmra, barnetegia elikatzen duen laborantzarako lursail zabal bat dago.

Lanbide HeziketarenEskolan 2.500 bat mutilek eta neskek, elektrizitatea, zurgintza edo informatika bezalako lanbideak ikasten dituzte.

Goi-mailako Medikuntza Teknikaren Institutuak unibertsitateko erdi-mailako ikasketak ematen ditu hainbat gaitan –Laborategi‑Teknikaria, Emagina, Fisioterapia eta Osasun Laguntzaile Teknikoa–, goi-mailako gradua eta doktoretza eskaintzeko helburuarekin, indarrean dauden handitze-lanak amaitu bezain laster.

Baina Xabierrek, Iñigok esanetan,gune horretatik kanpokoan ere beste jarduera asko zuzendu ditu, hala nola Kabulumbuko Nekazaritza Kooperatiba abian jartzea, zenbait zubi eraikitzea emari handiko ibaiazeharkatzeko laborantza-eremuetara joateko, edo zaharren egoitzak eta umezurztegiak martxan jartzea, esate baterako. Horregatik bada, ez da harritzekoa Xabier Kongoko Errepublika Demokratikoko Vicente Ferrer gisa identifikatzea, horrek baina ez du Xabierren apaltasunainola ere gutxitu.

Hainbat finantzabide-iturri ditugu, dio Iñigok, partikularren ekarpenak bereziki. Horrez gainera, zenbait fundazioren, elkarteren eta erakunde pribaturen, Euskal Elizbarrutiko Misioen ordezkaritzaren, Bilboko gotzaindegiaren eta Bizkaiko parrokia batzuen laguntza jasotzen dute. Ekarpen‑kopuruaren arabera, honako hauek nabarmen daitezke: Esku Batuak eta Eusko Jaurlaritza, obra nagusietako batzuk martxan jartzeko giltzarri izan direnak.Aipatzekoak dira ere, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren,Gernikako Udalaren eta Erandioko Udalaren laguntzak,ICLIrekin lankidetzan, zenbait ekintzak Likasin burutzeko, laborategiko ekipamendua eta informatika-gela bereziki, baliabide horretaz erabilgarritasun neurrian egin direnak.

Xabier ICLI bisitatu zuenean, ez genuen ezagutzen elkar, nahiz etaberaren berri ugari izan. Bere programa osoa aurkeztu zigunean, lagundu baino ezin genuen besterik egin. Harremana hain finkatuta dagoenez, aurrera jarraitzen du lankidetzak, Panda Likasi eskualdearen garapenerako etaharreman horren etorkizunari eusteko itxaropenak izaten.

“Inor atzean uzten ez duten proiektuak”

Iñigoren hitzetan, proiektu horien helburu nagusiak honako hauek dira: “Giza‑garapen iraunkorra, hezkuntza, mendekotasunaren arreta, enplegurako prestakuntza, gizarte-bazterketa eta babesik eza saihestea, eta nekazaritza kooperatibista”. Oso aukera zabala, benetan, inor atzean ez uzteko, egungo Garapen Iraunkorreko Helburuek (GIH) xedatzen duten bezala.

Xabierrek denbora hau guztiaren zehar, laguntzaile oso baliotsuez inguratu da, eurengan konfiantza jartzen bere obra nagusietako batzuk kudeatzeko;serora kongoarren ardurapean jarri ditu Desgaitasun Fisikoentzako Zentroa, Goi-mailako Medikuntza‑Teknikaren Institutua eta Umezurtz‑Etxea, adibidez.

Hori guztia dela eta gaur egungo Goikouria Fundazioaren eginkizunak hauxek lau dira: (i) Desgaitasun Fisikoentzako Zentroaren laguntza ekonomikoa, (ii) beka sistema, baliabide gabeko umeek Lanbide Eskolara joan ahal izateko, (iii) Umezurtz‑Etxe txikia mantentzea eta  (iv) Goi-mailako Medikuntza Teknikaren Institutua zabaltzea.

Iñigok esanetan, egokiena,guztien ongizateaz eta ez inolako kezkarik gabe bere aberasteaz, arduratzen lukeenKongoko gobernu bat izatea litzateke. Baina hori gertatzen ez den bitartean, Goikouria Fundazioa bezalako erakundeek ordezkatzen dute Estatua bere funtzio askotan. Egungo baldintzak ere Fundazioaren jokabideen norabidea markatzen dute, hala nola klima-aldaketa, tokian tokiko erantzunak eskatzen dituena.

Lankidetzak, garapen bidean dauden herrialdeen etorkizuna bermatzen ote duen galderari, Iñigok,kontuz,honelaxe erantzun du. “Bermatzen ez badu ere, giza‑hazkundea eskala txikian ahalbidetzen du behintzat”.Iñigoren iritziz,segurtasun bakarra,planetako biztanle guztien interesak zainduko lituzkeen munduko gobernu demokratiko hipotetiko batetik etor liteke, ez orain gertatzen legez, batzuen hazkundea besteen pobretzean oinarritzen dela.

“Afrikak betirako markatuta uzten zaitu”

Iñigok Katanga eskualdea oso ondo ezagutzen du, zazpi aldiz bidaiatu baitu herrialde horretara. Horietako azkenengoa, iazko ekainean.Kongoko Errepublika Demokratikoa Espainiaren baino bost aldiz handiagoa dela, gogorarazten digu. Iñigori indarrak geratzen zaizkion bitartean itzuliko da bertara.

“Afrikak lotzen omen zaitu eta lehen aldiz joan eta gero, betiko markatuta uzten omen zaitu”.

Burkina Fason izan zuen lehen esperientziaz gogoratzen da, bai eta mingarria eta traumatikoa gertatu zaion 1995eko Ruandan hurrengoaz. Agian bere jendea izan daiteke, edo agian bere paisaia, edo bere usainak eta koloreak, baina badaki Afrika bere bizitzan sartu dela, eta hala izatea gustatzen zaio.

Iñigoren ustez, Kongoko Errepublika Demokratikoaren etorkizuna zaila da, ez baita inoiz bakean bizi izan, ez eta hautetsontzietatik etorritako gobernu demokratikorik izan ere. Joan den abenduan egin ziren hauteskunde demokratiko bakarrak hauteskunde-iruzur bat zen. Felix Tshisekedi oraingo presidentea izendatuta zen,eta egia esan, antzinako agintariaren, botereari eta bere agintaldian egindako dirutza izugarriari gogor heltzen dion,Laurent Kabilaren, itzalpeko luzapena da.

Mendebaldeko potentziek,euren enpresa transnazionalen bidez, eta Txinaren eta Indiaren neokolonialismoek,herrialdea arpilatuz ia ezeren truke, ez dute laguntzen ere. “Bere aberastasuna bere zigorra dela” esan liteke. Horrela, ustelkeria biztanleen DNAn ezartzen aritu da, aurrerabiderako bide bakarra erabiltzen baitute.

Itxaropena, ordea, ez da inoiz galtzen. Hezkuntza, behin ere, “eraikuntza masiboko arma” izaten jarraitzen du. Emakumearen zeregina giltzarria izango da aldaketa prozesu honetan.

      

Utzi erantzuna