Euskadiko GGKEen sektorearen 2023 txostena

Euskadiko GGKEen sektorearen 2023 txostena:
Justizia Globalaren aldeko Konpromiso Iraunkorra

Giza eskubideei, bakeari eta ongizateari eragiten dieten krisi etengabeek kolpatutako mundu honetan, Euskadiko GGKEak itxaropenerako eta ekintzarako gotorleku dira. Euskal GGKEen sektorearen 2023ko txosten argitaratu berriak mundu zuzen eta bidezkoago baten alde etengabe egiten ari den lanaren ikuspegi zehatza ematen du.

83 erakundek osatutako Euskadiko GGKEen Koordinakundea etengabe ari da lanean bidegabekeria sozialari eta desberdintasunei aurre egiteko, pobrezia eta disparekotasuna betikotzen dituen sistema ekonomiko eta sozial baten erroetara joz. Lankidetzan egindako txostenak erakunde hauek mundu osoan duten eraginaren eta helmenaren ikuspegi integrala eskaintzen du.

“Garai nahasietan, bidea bake, giza eskubide, berdintasun eta justizia sozial gehiago da”

Helmena eta presentzia globala

2022an, EAEko GGKEek garatutako proiektuek 3.318.225 pertsonataraino iritzi ziren, 63 herrialdetan. Nabarmentzekoa da, beste lankidetza-eragile batzuk iristen ez diren urrutiko eskualdeetan eta eskualde isolatuetan izan zuten eragina. Proiektuak 20 jarduera-sektoretan jorratu ziran, ekintza humanitariotik hasi eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzaraino. Gauzatutako 839 proiektuetatik, herrialdeka ugarienak Guatemala (76 proiektu), Peru (69), India (63) eta Kongoko ED (37) dira. Jarduera-sektoreei dagokienez, Hezkuntza (117 proiektu), Giza Eskubideak (111), Generoa (96), Nekazaritza (80) eta Osasuna (67) dira nagusiak. Proiektuen onurak jazotzen dituzten biztanleriari dagokionez, emakumeak eta landa-komunitateak dira lehenengoak, eta emakumeen eta neskatoen bizitzan duten eragin positiboa nabarmentzekoa da.

Genero Berdintasunarekiko konpromisoa

Txostenak argi eta garbi adierazten du feminizatuta dagoen sektorea, EAEko GGKEetako 353 langileen %71 emakumeak bait dira. Hala ere, desberdintasunak daude kontratuen eta lanaldien artean. Emakumeek, nahiz eta gehienak izan, gizonezko lankideek baino kontratu mugagabe gutxiago eta lanaldi murriztu gehiago dituzte. Desoreka hori are larriagoa da erakundeen gobernu-espazioetan, non gizonak ugariagoak diren.

Gardentasuna eta erantzukizuna

Gardentasuna GGKEn funtsezko zutabea izanik, txostenak herritarrei eta erakundeei kontuak emateko tresna gisa jokatzen du. Proiektuak eta haien irismena ez ezik, finantza-egitura eta funts publiko zein pribatuen jatorria ere zehazten du. 2022an, GGKEek 76.680.406 €ko diru-sarrerak izan zituzten, % 74,43 funts publikoetatik eta % 25,56 iturri pribatuetatik.

Erronkak eta aukerak

Nazioarteko testuinguruak erronka esanguratsuak planteatzen ditu, baina baita garatzeko eta egokitzeko aukerak ere. 2024tik indarrean dagoen Lankidetzaren eta Elkartasunaren Euskal Lege berriak esparru berritua eskaintzen du GGKEen ekintza indartzeko eta aldaketa globalei erantzuteko.

Oinarri Soziala eta Boluntariotza

Euskal GGKEen oinarri soziala sendoa eta gero eta handiagoa da. 2022an, 117.774 pertsonak osatu zuten sarea, boluntarioak, emaileak eta bazkideak barne. Boluntariotza funtsezkoa da: 2.153 pertsonak eskaintzen dute beren denbora eta ahalegina, eta gehiengoa 30 eta 64 urte bitarteko emakumeak dira. Gure kasuan, ICLIk 542 bazkide eta 50 boluntario ditu hiru lurraldeetan, boluntarioekin bakarrik jarduten duen erakunde bakanetako bat delarik.
Finantzaketa eta Jasangarritasuna

GGKEen finantzaketak igoera txiki bat izan du, susperraldi bat islatuz hamarkada bateko ahultzearen ondoren. Hala ere, hazkunde hori tentuz interpretatu behar da aurreko urteko salbuespenezko testuinguru pandemikoa kontuan hartuta. Igoera hau alde batera utziz, euskal erakundeek lankidetzarekiko duten konpromisoak ez du aldaketa nabarmenik izan ehunekotan.
GGKEen sektorearen 2023ko txostenak euskal erakundeen egungo egoeraren erradiografia doi eta zehatza eskaintzeaz gain, justizia sozialarekin eta giza garapen iraunkorrarekin duen konpromiso hauskaitza azpimarratzen du. Mundu aztoratu honetan, GGKEk itxaropen eta ekintza argiak izaten jarraitzen dute, pertsona guztientzako etorkizun justu eta bidezkoago baten alde etengabe lan eginez. Txosten osoa deskargatzeko:

2023eko Txostena

 

 

Utzi erantzuna