Laudioko GKE ferian

Beste topaketa bat eta Udalak eta Euskadiko GGKEn Koordinakundeak antolatutako ibilbide solidarioa Arabako Laudion. Inguruko ikastetxeetatik etorritako bisitariak batez ere, gonbidatzen zituzten postu guztiak bisitatzera eta halako galderak egitera: generoen arteko txirotasun ezberdinaren arrazoia zer den, Garapen Gobernuz Kanpoko Erakundeen egiten duten lana, edo bidezko merkataritzaren zutabeak zeintzuk diren, eta abar. Horrez gainera Juanan Urkijo, Gizarte Ongizate, Osasun eta Lankidetzaren arloko arduraduna, eta arloko beraren zinegotzia den Isabel Bóveda Urioste agurtzeko aukera genuen.

Utzi erantzuna