Lankidetza eraldatzailea Ruandan
Martxoaren 27an, 2025eko lankidetza eta gizarte-ekintzako programen hitzarmenak sinatu zituen Ferrovialek Madrilen duen egoitzan, 550.000 € esleituz eta horrela 23.741 pertsonari lagunduz.
Erakunde hauek jaso dituzte laguntzak: Alde batetik Codespa Fundazioa, Manos Unidas eta ICLI, hurrenez hurren, Latinoamerikan, Asian eta Afrikan garapen-bidean dauden herrialdeetako edateko ura eta saneamendua hobetzeko, eta beste alde batetik Nuevo Hogar Betania, Espainian gizarte-jantokiak berritzeko, bazterketa-arriskuan dauden pertsonei kalitatezko elikadura emateko.
Ekitaldian Ferrovialeko presidente den Rafael del Pino, kontseilari delegatua Ignacio Madridejos, Codespa Fundazioko presidente den Andres Fontenla, Manos Unidas erakundeko presidentea Cecilia Pilar Gracia, ICLIko kanpo harremanetarako arduraduna Javier Lopez Amigo eta Nuevo Hogar Betaniako zuzendari eta sortzailea den Begoña Arana izan ziran. Era berean, Nekane Carrasco ingeniariak ere parte hartu zuen, ICLIko proiektu-taldekoa eta Javierrekin batera, Ferrovialekin azken urteetan garatu diren programen arduraduna. Ikusi programa hauei buruzko informazio gehiago
Lankidetza honek finantzazioa ez ezik, tokian tokiko konpromiso sendoa ere badakar. Adibide giza, 2023en tokiko lanen nondik norakoak gainbegiratzera bidaiatu zuen Nekanek Ferrovialeko kideekin batera, Aurten, esan digunez, ‘Ferrovialeko bost boluntario berrirekin itzultzeko pribilegioa izango dut’. Madrilen izandako topaketa ‘eskuzabaltasunagatik eta gizatasunagatik nabarmentzen diren kalitate bikaineko pertsonekin partekatutako bizipenak gogara ekarri dizkidan iraganera egindako bidaia izan da …’
Ekitaldian, lau erakundeek beren proiektu hautatuak aurkeztu ahal izan zituzten, eta Ferrovialen lantaldearekin esperientziak partekatu. Euskal ingeniariaren hitzetan, “elkarrizketa iradokitzailea, eta ikasketaz eta elkarrenganako interesaz betea”.
ICLIren proiektua inpaktu integralaren adibide argia da, arrazoi hauengatik:
💧 Herrialdearen hegoaldeko landa-eremu batean (Ruanda) ur-hornidura bermatzen du, 16.000 biztanle baino gehiagorentzako hornidura-lineak eta edateko ur-iturriak eraikitzeari esker.
🚰 Higiene- eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzen ditu.
🌱 Tokiko nekazaritzari laguntzeko funtsezko zutabe bat barne hartzen du, eskola eta familia kalteberetan norbere-kultiborako haziak banatuz.
Horrez gain, Ruandako landa-biztanleei ura hornitzeko hirugarren proiektua izango da, Ferrovialen babesa eta Caritas Kabgayi kontrapartearekin.
Beste aldetik:
🌀 Codespa Fundazioak, bere proiektuan, Limako (Peru) Nuevo Huaral asentamenduan bizi diren 255 etxebizitzetako ur-hornidura kudeatzeko eta mantentzeko tokiko azpiegiturak hobetzea eta gaitasunak indartzea aurreikusten du.
🌀 Manos Unidas/Esku Batuak erakundeak ur-hodi berriak instalatuko ditu, eta, horrez gain, euri-ura biltzeko eta banatzeko azpiegiturak eraiki eta berrituko ditu, Indiako Thar basamortuan dauden 15 komunitateen hornidura urte osoan zehar bermatzeko.
🌀 Azkenik, Betaniak Linea de la Concepciónen (Cadiz) kudeatzen duen arreta sozialeko zentroko sukaldea, office-a eta jantokia berrituko ditu.
Gure aldetik, eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen, Caritas Kabgayiri tokian hartutako konpromisoagatik eta Ferrovial taldeari hain inpaktu positiboak gertatzea ahalbidetuz emandako babes eta konfiantza berrituagatik!