I Haurren Kontseilua Bilboko Udala

Haurren Kontseiluaren parte diren neska-mutilekin biltzeko aukera polit hau, udalaren gonbidapenarekin hasi zen. 10 urteko haurrek, udalak finantziatutako Bilboko GKEkin batera proposatutako ekintza honetan, askatasunez eta borondatez parte hartu nahi izan zuten haurtzaroarekin lotutako proiektuak ekiteko, esate baterako, gure kasuan bezala, Bilboko Udalak finantziatutako Kabgayi herrian (Ruanda) pobrezian bizi diren haur eta gazteen eskolatzea helburu duen proiektua

Bilboko Alde Zaharrean aurkitzen den Burtsako eraikin ospetsuan bildu ginen gonbidaturiko 7 elkarteak, hauen artean, UNICEF Pais Vasco edo Manos Unidas. Elkarte bakoitza herrialde eta proiektu baten ordezkari izan ginen, gizarte konpromiso handia duen haurtzaro horren aurrean. Taldeka lan egin genuen. Ekintzaren helburua, talde bakoitzeko haurrei proiektua azaltzea zen, honen bitxikeriak eta funtsezko ezaugarriak, haurren interesa pizte aldera eta nolabaiteko sentiberetasuna sustatzeko pobrezian bizi diren haurren bizi baldintza gogorren inguruan. Azkenik, haurren talde bakoitzak gainontzeko taldeei azaltzen zioten landutako proiektua, egun batez lankidetzaren ordezkariak bihurtuz.

Jolasak, barreak eta enpatia handia izan ziren egun zoragarri baten funtsezko osagaiak, non haurren argitasunarekin guztiok ikasi genuen.

   

Utzi erantzuna