ICLI, Ferrovialen “Infraestructuras Sociales 2020” programaren onuraduna

Eta 6.780 pertsonen bizi-kalitatea hobetuko da!!

Uraren eta saneamenduaren proiektua da hau, Garapen Iraunkorreko Helburuekin (6. GIH) guztiz bat datorrena, edateko ura eta saneamendua eskuratzea eta kudeaketa jasangarria bermatzen dituena.

Ekimena Ruandan garatuko da, eta Kamonyi barrutiko iparraldeko lau erkidegotako 6.780 laguni mesedegarria izango zaie. Putzuak eta edateko uraren 18 iturri publiko eraikitzea aurreikusten du proiektuak, baita saneamendu-jarduerak ere, besteak beste, 330 komun jartzen. Garrantzi berezia du, halaber, hezkuntzan eta genero-berdintasunean eragin positiboa izateak, adingabeak eta emakumeak baitira bereziki, euren komunitateetan ura garraiatu behar dutenak.

Ferrovialen partaidetza ez da finantzaketara soilik mugatzen, bere ezagutzak eta esperientzia ere ematen baititu, eta bere langileak ere inplikatzen ditu, proiektu bakoitza garatzen den komunitateetara bertaratzen. Ekimen guztien iraunkortasuna bermatzeko, instalazioak kudeatzeko, eta ura behar bezala erabiltzeko, prestakuntza emango zaie erabiltzaileei.

Lankidetza-hitzarmenak 2021eko ekainaren 16an sinatu ziren Madrilen, Rafael del Pino Ferrovialeko presidenteak eta Ignacio Madridejos konpainiako kontseilari ordezkariak parte hartuta.

HITZARMENEN IZENPETZEAREN BIDEOA

Hamargarren edizio honetan, hautatutako GKEak honako hauek izan dira: Acción Contra el Hambre, CODESPA Fundazioa eta ICLI, Lankidetzarako Ingeniaritza.
Horrez gainera, Espainiako Gizarte Ekintza programaren bidez, FESBAL Elikagai Bankuen Espainiako Federazioarentzako zazpi elikagai biltegi birgaituko ditu, 175.000 pertsonari baino gehiagori estaldura emanez.

   

FERROVIAL. FIRMA ONGs

Utzi erantzuna