Getxoko Udalak bultzatuta, “Getxotik Mundura Mundutik Getxora” ekimenak udalerriaren elkartasuna eta konpromisoa ospatzea du helburu, udalak laguntzen dituen GKEen lana kalera ateraz.
Hori dela eta, maiatzaren 18an, 28. edizioa ospatu zen Algortako San Nikolas plazan (Getxo, Bizkaia), aurreko urteetako kokapena aldatuz. Bertan, hogei bat haima jarri ziren eta horietan beste hainbeste erakundek hartu zuten parte, guztiak ere udalerrian presentzia dutenak.
ICLIk Pertsonalde GKEarekin partekatu zuen haima, 2023an lankidetza-hitzarmen bat sinatu bait zuten ‘Comatranako (Ica, Peru) giza asentamenduan pobrezia egoeran zeuden haurrek hezkuntzarako sarbidea’ izatea helburu zuen proiektua garatzeko. Getxoko Udalaren babes ekonomikoa jaso zuen, eta ordura arte kalitatezko hezkuntzarako eskubide unibertsala ukatua zuten (GJH 4) haurrentzat hezkuntza zentro bat eraiki zen. Aldi berean, irakasleentzako prestakuntza eta gurasoentzako sentsibilizazio eta hezkuntza tailerrak ere eman ziren. Comatranako biztanleria garapen prozesuan aurrera doa …
Azokaren barruan, hainbat jarduera antolatu ziren, hala nola “pasaporte solidarioa”, jendearen joan-etorria postuetara bideratzeko. Radio Popularrek zuzenean emititu zuen saio bat, erakunde parte-hartzaileei ahotsa emanez, haur eta gazte ahotsez osatua dagoen Lilura Abesbatzak freskotasuna ekarri zuen egun bero baten eta amaiera baino lehen bidezko merkataritzako produktu saski baten zozketa egin zen.
Honela jasotzen du bere webgunean Radio Popularrek azoka nola joan zen:
Radio Vinilok ere eman zion jarraipena ekitaldiari: entzun podcast-a (2025/05/14)
Gainera, azoka laburbiltzen duen bideoa ere ikusgai dago.
Goizean zehar, hainbat udal ordezkari hurbildu ziren haimetara, besteak beste: Amaia Agirre Muñoa (Getxoko alkatea), Unai García Gallastegi (garapenerako lankidetzaren teknikaria) eta Carmen Díaz Pérez (alkateordea eta kohesio sozialeko zinegotzia). GKEen lana ezagutu eta euren babesa agertu zuten.
Ekimen hau Pertsonaldeko lankide eta lagunekin partekatzea gozamena eta luxua izan da.
Elkar ikusiko dugu hurrengo edizioan!