ICLI Industri Ingeniaritza Masterrekin

ICLI bigarren urtez jarraian, Deustuko Unibertsitatearen INDUSTRI INGENIARITZA MASTERREKIN aritu da.

Irakasgaia: “Energiaren sorkuntza, banaketa eta eskaera”

Helburua: Ikaslegoei (11 neska eta 28 mutil) teknologia‑erronka bat jartzea, hau da, pobretutako herrialde bateko  ‑Mozambike hain zuzen‑  eskualde batean, energia berriztagarri sorkuntza eta edateko ur‑horniketaren beharra konpontzea.

Eginkizuna hiru telematika‑topaketatan burutu zen. Irakasgaiaren irakaslea, ikasleak eta ICLIren kide bi hartu zuten parte.

Lehenengo bileran erronka aurkeztu zen. Bigarrenean, egun batzuk barru, zalantzak konpontzea zen asmoa, behin problema aztertu eta gero. Eta azkenengo hirugarrenean, ikasleek euren proposamenak aurkeztu zituzten. Ikasleek hiru talde osotu zuten, erronka konpontzeko. Aurkeztutako azalpenak ICLIren kideei on‑line bidali zitzaizkien.

Berriro ere, saiakuntza arras aberasgarri zitzaien guztiei eta ikasleengan, geroko profesionalak, ardura sortu zen, ingeniaritza ikuspegi zabalagotik bizitzeko, pobretutako herrialdeen beharrak kontuan hartzen.

Utzi erantzuna