ICLI Industria Ingeniaritzako Masterrarekin, berriz ere

Pozik gaude Deustuko Unibertsitatearekin eta Industria Ingeniaritzako Masterrekin lankidetzan aritzeaz, aurten ere. Erronka teknologiko bat proposatzen diegu ikasleei, garapenerako lankidetzaren benetako kasu batean oinarrituta, konpon dezaten. Erronka honen defentsa Masterreko azken notaren parte izango da.

Lehen saio telematiko honetan (hiru saio guztira) ICLI aurkeztu zen, eta erronka jarri zitzaien Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterreko  Sistema Elektrikoak ikasgaiko ikasle gazte horiei.


Hauxe erronka:

Afrikara joan ginen. Datu gisa, esku hartu nahi den udalerriaren GPS kokapena eta eremuaren testuinguruaren zertzelada batzuk baino ez zaizkie ematen, beharrezko informazioa bilatzea eginkizunaren barruan egon dadin.

Jarraian, honako kasu hau planteatzen da: Nola hobetu daiteke hornidura elektrikoaren kalitatea zentro horretan, aldi berean, energiaren egungo kontsumoa %30 murriztuz? Badakite gaur egun, urtean 45 aldiz batez beste,  bizpahiru egunetan jasaten duten argi-mozketak, eta beharrezkoa dela osasun-hobekuntza bat gaur egun zentroan lan egiten duten 10 pertsonentzat.

Informazio guzti hori kontuan hartuta, ikasleak bigarren saio batean hartzen dute parte, zalantzak argitzeko, eta azkenik, hirugarren topaketa antolatzen da, euren proposamenak taldeka defendatzeko.

Zorte ona guztioi! Plazer handia izan da.

Utzi erantzuna