ICLI irrati‑uhinetan: elkarrizketa Getxotik Mundura irratian

José Carlos Martín zen ICLIren ahotsa

“Getxotik Mundura – Ondas de Solidaridad” izeneko tokiko irratiaren helburua Getxoko Udalak laguntzen dituen hainbat gizarte-erakunderen lana ezagutaraztea eta sustatzea da; ICLI erakunde horietako bat da.

Hori dela eta, joan den ekainaren 10ean topaketa atsegin bat antolatu zuen, eta José Carlosek, ICLIren boluntario batek, urte hau guztietako gure lana azaldu zuen. ICLIren ekintza azaldu zuenez, jasotako proiektuak aztertzea eta euren artean hautatuetarako, finantzaketa bilatzea da. Finantzaketa hartu eta gero, bere esanetan, proiektuaren bertako kudeaketa hango kontrapartearen betebeharra da, hori bai, gure urrutiko jarraipenaz …

27 herrialdetan dugu presentzia, zioen; ezinezkoa litzateke denak aipatzea … Esan zuenez, egindako proiektu askok, bi ardatz nagusiak zituzten: haurrak eta emakumeak. Espainiako estatua, emakumeen eskubideak aitortzeko eta errespetatzeko, munduko bostgarren herrialdea denez, pentsa nolako egoerak aurki daitezke beste herrialde batzutan …
Haren hitzak zintzoak eta konprometituak ziren, ICLIn horrelakoak baikara. José Carlos eta ICLI gehiago ezagutu nahi badituzu, hemen duzu ezinbesteko topagunea.

Ezin da galdu!

Utzi erantzuna