ICLI Radio Euskadiren “La Galería” programan parte hartzen

“La Galería”, Bego Yebrak zuzendutako Radio Euskadiren programa bat da. Asteburuko arratsaldeetan honelako istorioak biltzen ditu: kultura, beste gizarteak, musika, zientzia eta osasuna. Joan zen apirilaren 5an ICLI hartu zuen parte, Boli Kostako heziketa barneratzaileari buruzko iritzi-zutabe batez.

Boli Kostari buruz hitz egitea honetaz hitz egitea da: pobretasunez, gatazka armatuz, jaiotzan 54 urte bizi‑itxaropen baizik ez duen biztanleria gazte batez eta % 33 baino gutxiago alfabetatu diren emakumez. Hango gizonen eta emakumeen arteko etena arras nabaria zaigu.

Testuinguru honetan heziketa‑proiektu bat abiaraztea erabaki genuen, generoen arteko berdintasuna lortzeko koska heziketa baita. Irakasleak, gurasoak bai eta ume eta gazteak ere inplikatzen dituen zeharkako proiektu bat zen.

Kontakizuna entzun nahi baduzu, hurrengo audioan, minutu 01:21:07tik aurrerantz, egin dezakezu:

                                                                                    La galería (5/4/20)

 

Atsegina izan zaizuelakoan gaude!

Utzi erantzuna