ICLI uhinetan Vinilo FMrekin

Vinilo FMk astero lankidetzari eskaintzen dion «Getxotik Mundura: elkartasun uhinak» programaren gidaria den Gonzalo Larreategiren eskutik.

Kazetariak, Ferrovial Fundazioak finantzatuta, Ruandako landa-komunitate sakabanatuei edateko ura eta saneamendua emateko proiektuaren inguruko elkarrizketa egin zuen. (Informazio gehiagorako https://icli.ong/eu/ruanda-lankidetza-bidaia-baten-kronikak/ begiratu) 6.000 pertsona inguru bizi dira bertan, eta orain arte ez zuten horrelako zerbiturik. Konparazio gisa, parekatzen zituen komunikatzaileak, Medina de Pomarren tamainako komunitate bat, Burgosen, eta proiektuaren lekua.

Urte eta erdiko lanaren ondoren, lehen fasea amaitzear zegoela adierazi zuen, ICLIren boluntarioa eta proiektuaren arduraduna den, Javierrek. Tokiko biztanleriaren inplikazio handia egon zela eta hori oso garrantzitsua dela, azaldu zuen Javierrek ere; era berean, proiektuaren arrakasta, neurri handi batean, onuradunen instalazioen ezagutzan eta euren erabilera egokian oinarritzen da. Horrez gain, euren arteko sentsibilizazio-kanpainak ere oso garrantzitsuak dira, uraren kontsumo seguruaz eta higiene-ohitura onez osasunerako dituzten abantaila ugariei buruz irakasteko.

Elkarrizketa osoa ikus dezakezue 2 min 15 s eta 16 min 30 s tartean.

 

Utzi erantzuna