BASQUE ENVIRONMENT AND OCEAN WEEK (3. edizioa)
2024ko ekainaren 3tik 9ra
Ingurumenari eta ozeanoei buruzko alderdi garrantzitsuak herritarrei hurbiltzeko astebete, Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin (ekainaren 5ean) eta Ozeanoen Mundu Egunarekin (ekainaren 8an) bat eginez.
Hirugarren edizio honetan, Lurraren osasun-egoera aurkeztu da, hiru ikuspegi desberdin baina osagarritatik: zientzia, gizarte-ekintza eta komunikazioa.
1972an sortu zenetik, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna, itsas poluzioa, berotze globala edo kontsumo jasanezina bezalako egoeraren aurrean kontzientzia sortzeko plataforma globala bihurtu da. Urte guzti hauetan zehar milioika pertsonak bat egin dute ospakizunarekin, kontsumo-ohituretan eta Espainiako eta nazioarteko ingurumen-politiketan aldaketak sustatzen lagunduz.
‘Ozeanoak planetaren % 70 baino gehiago estaltzen du eta oxigenoaren % 50 sortzen du gutxienez. Lurreko biodibertsitatearen zatirik handiena dauka eta mila milioi lagunentzat baino gehiagorentzat proteina-iturri nagusia da’. NBEk Ozeanoen Mundu Eguna sortu du, Ozeanoen kutsaduraren % 80 gizakiak sortzen duela ohartarazteko.
PLANETAREN JARDUNALDIAK
Okendo plaza (Donostia)
BEOW 2023ren egoitza Itsasmuseum Bilbao-n izan bazen ere, 2024ko edizioa berriz Donostiako Okendo plazako esparru paregabean ospatu zen, eta estalki bat jarri zen kalean, herritarrek parte hartu, entzun eta sartzeko aukera izan zezaten.
Nakusarbe elkarteak antolatuta, EAEko ekosistemaren ordezkari ugari bildu zituen: ala nola, uraren eta ingurumenaren arloan zeregin garrantzitsua dituzten enpresak, elkarteak eta erakundeak, egungo egoeraren eta etorkizuneko erronken 360°-ko ikuspegia emanez.
Aurtengo edizioko 14 hizlariek 6 saiotan zehar gai interesgarriei buruz hitz egin zuten: Elikagaien gainprodukzioa, kontzientziak ereiteko komunikazioa, klima-migrazioak edo biodibertsitatearen kontserbazioa, besteak beste.
ICLIk URARI buruzko saioan parte hartu zuen, ekainaren 4an (asteartea). Ikusi programa osoa.
Ekainak 4, asteartea: URA. ‘Urak bakea ekar dezake edo gatazkak sor ditzake’
‘Ur geza ezinbestekoa da Lurreko bizitzarako. Giza jarduerek gure ur-sistemak kutsatu eta ezegonkortu dituzte. Ur geza gabeziak labore-eskasia, elikagai- eta edari-eskasia eta gainbehera ekonomikoa eragiten ditu. Saneamendu egokia arriskuan dago, eta horren ondorioz, handitu egiten dira uraren bitartez kutsatutako gaixotasun hilgarriak. Gizateriarentzat etorkizun segurua eta bidezkoa bermatzeko, orain jokatu behar dugu’.
URAREN SAIOKO PARTE-HARTZAILEAK: Maite Meaurio (UPV/EHU) eta Carlos Pascual (ICLI)
‘URA, giza garapenaren faktore giltzarria eta justizia sozialaren adierazlea’ izan zen ICLIren hitzaldiaren izenburua, Carlos Pascual Bizkaiko Elkarteko lehendakariaren eskutik. Urak bizitzan eta naturan duen garrantziari buruz hitz egin zuen Carlosek bere aurkezpenari ekiteko. ‘Pertsonen bizi-euskarriaren % 70 ura da’, adierazi zuen.
‘Ura zeharkako elementua da’, esan zuen, COWASAK proiektuaren bigarren edizioaren aurrerapenak azaltzen zituen bitartean. COWASAK, Ferrovial Fundazioaren laguntzari esker, Kamonyi landa-eremuan (Ruanda) uraren inguruan garatutako eredu arrakastatsu bat da. Lehendakariak azaldu zuen nola biztanleengandik hurbil edateko ur iturriak jartzeak eskola-absentismoa %90 murriztea ekarri duen, seguruak ez diren uren bila joan-etorri luzeak saihesten baitira. Horrez gain, tratatu gabeko ura hartzeak eragindako sabeleko gaixotasunak nabarmen murriztu dira, eta higiene pertsonala eta hilekoaren osasuna hobetu dira, komunitatearen parte-hartzea erraztuz, batez ere emakumeena, proiektuaren iraunkortasunaren berme gisa…
Ponentziak bukatu ondoren, eztabaida-mahai bat ireki zen, sortzen ziren gaiei erantzuteko elkarrizketa interesgarria sortuz.
Atsegin handia izan da herritarrentzako ekimen nabarmena den BEOW-n parte hartu ahal izatea. Eskerrik asko gonbidapen berri honengatik!