ICLIk lankidetza-akordioa lortu du UPV/EHUrekin

Mugarri berri bat, ICLIren eta mundu akademikoaren arteko lankidetza-prozesu bat sendotzea dakarrena

 

4 urterako sinatu den hitzarmen honek, UPV/EHUk (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea) irakasten duen Nazioarteko Garapen eta Lankidetzako Masterreko ikasleek euren curriculum-praktikak gurekin egin ahal izatea du helburu. Kredituak ekarriko dizkieten praktikak.

Horrela, Masterretik datorkigun lehen ikaslea, Oihane, hartu dugu. Ferrovial Fundazioaren diru laguntza duen WASH proiektuan laguntzen hasi da bera. WASH, ingelesezko siglen arabera, water, sanitation and hygiene, urarekin, saneamenduarekin eta higienearekin lotutako programei buruzkoa da.

“Ruandako hegoaldeko probintziako Kamonyi barrutiaren iparraldeko landa-biztanleriaren higiene- eta osasun-baldintzen hobekuntza” izeneko proiektu hau gune horretan edateko ur urritasuna dela eta sortu zen. Urritasun horren ondorioz, bertako biztanleek, batez ere emakumeek eta neskek, distantzia handiak ibili behar dituzte, beti seguruak ez diren iturburuen edo ur-iturrien bila.

Edateko uraren 18 iturri publikoren eta etxe kalteberetarako 330 komunen instalakuntzak beste eginbehar garrantzitsu bat dakar berekin, hau da, edateko uraren, higienearen eta saneamenduaren, biztanleriaren osasun eta garapenerako duten garrantziari buruzko sentsibilizazioa. Bestela esanda, eurei ohiz kanpoko zaizkien instalazioak erabiltzen eta mantentzen hezi behar dira erabiltzaileak.

Ikasleak tutore baten laguntza eta gainbegiratzea du, eta tutore horrek gidatuko ditu bere lana eta ikaskuntza-prozesua.

 

Horrela, UPV/EHUk bat egiten du Deustuko Unibertsitateko Industria Ingeniaritzako Masterrekin lortutako akordioarekin. Master horreko ikasleei urtero planteatzen zaie… Erronka. Era berean, gaur egun Bilboko Ingeniaritza Eskolako hiru ikasle mentorizatzen ari gara, euren GAL (Gradu Amaierako Lana) ICLIk kudeatutako garapenerako lankidetzarako proiektu batean oinarritzeko.

Eserleku solidario honen hanka bat, zalantzarik gabe, gure inguruko gazteen heziketan eta sentsibilizazioan oinarritzen da, eta horretan ICLI notarekin graduatuko dela uste dugu!

Utzi erantzuna