ICLIk Lehenengo Panelaren Nazioarteko Topaketan parte hartzen du

Telematika‑topaketa bat antolatu zuten Piura Unibertsitateak (UDEP) eta Fomento de Investigación y Acción para el Desarrollo (FIAD) erakundeak, azaroaren 25, 26 eta 27an, panelaren nekazari- eta industria-katea sustatzeko, Piura, Lambayeque eta Cajamarca eskualdeen ekonomia‑garapenerako aukera bezala.

Hirukoitza zen lehenengo topaketa honen helburua:

  1. Panelaren tokiko-, nazio- eta nazioarteko‑kontsumoa sustatzea
  2. Adituen arteko topagune bat eratzea
  3. Ekoizle txikiei indarrean diren arauak eta nekazari‑ eta industria‑teknologiak jakinaraztea

ICLIren eta FIAD‑UDEPen arteko lankidetza 2007. urtetik dator. Ordutik hona, 9 garapenaren lankidetza‑proiektu egin ditugu, ia hiru milioi eta erdiko euro aurrekonturekin.

Proiektu bat dago orain martxan: “Tokiko garapena eta panela pikortsuaren ekoizpen‑prozesuaren birdiseinua”. Orain arteko eginkizunen jarraipena da proiektu hau, SENER Fundazioaren diru laguntzarekin. Hori dela eta, ICLIk 20 minuturen tarte bat izango du, osteguna azaroaren 26an, 16:15etatik 16:35arte (gure ordua)

ICLIren hitzaldi‑tartean, eskualdean egindako eginkizun nagusiak aztertuko dira, oraingo proiektuan bereziki. Proiektu honek, 5 hektareatako azukre-kanabera laborantza teknifikaraziko du, bai eta emakume ekoizleak trebatu eta alfabetatu ere.

Jardunaldia Zoom izeneko plataformaren eta Facebook Live kanalaren bidez gauzatuko da. Edozein hitzaldi‑tartera edota ICLIrenera sartzeko HEMEN izena ematea baino ez da behar.

Lehenengo Panelaren Nazioarteko Topaketa
Eguna: Azaroaren 25, 26 eta 27an
Ordua: 09:00 ‑ 11:00 eta 16:00 – 18:00 (tokiko orduak)

Utzi erantzuna