Informe COVID-19 Bizkaia con perspectiva de género

COVID-19ren inpaktua Bizkaian, genero-ikuspegia kontuan hartuta

Txosten honen zergatia

Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA) finantzatutako: Ahaldundutako emakume nekazariak Bolivian euren eskubideak gauzatzeko antolatzen dira,  fizeneko proiektuak, bi ekitaldiren antolaketa inplizitu zeukan … Baina pandemia heldu zen … Jende aurreko ekitaldiren antolaketa ezinezkoa zenez gero, sektore zibil desberdinei zuzendutako inkestak egitera birbideratu genuen jarduera, horietaz COVID-19ren eragina neurtzeko, sexuaren arabera bereizita. Horren ondorioz, Bizkaiko Foru Aldundiari aurkeztutako txosten hau egin da. Txostena lortzeko ESTEKA HAU saka dezakezue.

Nork parte hartu duen txostenean

Proposamen hori lagungarria da ICLIk bere kolektibo hurbilenetan genero-desberdintasunei buruzko ezagutzan sakontzeko. Inkestak 2018ko ekainean hasitako  “Genero Ekitatearen Plan Estrategikoaren”  jardueren parte dira. Horietaz, hurbileko kolektiboek pandemiaren garaian sortutako erronkei nola aurre egin dieten ikertzen saiatu da.

Hori dela eta, hiru helburu‑publiko hautatu ziren Bizkaiko ICLIren ingurunean:

1. Elkartekideak eta boluntarioak
2. ICLIk urtero sentsibilizazio-jardunaldiak egiten dituen, Deustuko Unibertsitateko ikasle gazteak
3. ICLIren beste elkarte laguntzaile batzuekin lotutako etorkinak

Galderak hiru arlo ezberdinekoak ziren: osasuna, gizartea eta ekonomia. Inkestak 2021eko otsailetik maiatzera egin ziren, Bizkaian pandemiaren hirugarren bolada lehertu ostean. Inkestaren amaieran, 100 pertsonak baino gehiagok adierazi zuten COVID-19k erasan izan ziela, eta guztizko horren % 45,6 emakumeak ziren.

Emaitza nagusiak

  • Bai gizonek eta emakumeek, emakumeen aurkako indarkeriak gora egin duela, ohartzen ziren, baina elkartekideen eta boluntarioen artean, emakumeak ziren hain zuzen ere, genero-arrakala hazi zela hauteman zutenak, bai eta kalteberatasun-kasuetan laguntza erabilgarriak zeintzuk ziren ezagutzen zituenak. Era berean, emakumeek gehiago baloratu zuten erakundeek biztanleriaren eragile sentsibilizatzaile gisa zuten rola, nahiz eta guztiz eskasa zitzaien … Emakumeek adierazi zuten ere, gurasoen eta seme-alaben zaintzan etxeko karga handiagoa jasan eta denbora gehiago pasa zutela, gizonezkoen kolektiboarekin alderatuz.
  • Nabarmentzekoa da, etorkinen kolektiboaren barruan, parte hartzera gonbidatutako pertsonen ehuneko handi batek parte ez hartzea erabaki zuela. Arrazoi nagusiak hizkuntza ulertzeko zailtasuna eta sarbide telematikoa izan ziren, administrazio-izapideei eta bestelako izapideei aurre egiteko eguneroko errealitatearen isla. Inkestaren esparruan, kezkagarria da jakitea emakume etorkinek gutxien ezagutzen dutela genero-indarkeriaren egoeretan dagoen bizi-babesa… Langabeziak gogor zigortutako kolektiboa da, eta ziurgabetasun handia du bere etorkizunari buruz. Horrela, emakume gehiagok adierazi zuen kezkatuta zeudela beren ongizate emozionalagatik eta pandemiaren ondorioz beren maiteekin zituzten harremanengatik …
  • Oro har, krisi honek elkarrizketatutako ikasleen erdiak inguru utzi ditu, unibertsitateko ikasleen artean, tarteka euren etxeetatik lan egiten, kontzentrazio-mailen beherakada nabarmenarekin, bai gizonek, bai emakumeek ere. Hala eta guztiz ere, ikasle emakumeak izan dira unibertsitatearen aldetik lan-karga handiagoa eta laguntza txikiagoa nabarmendu dutenak, argi eta garbi erlazionatuta, beraiei (gizonei baino % 20 gehiago gutxienez) etxeko ardurak areagotu zaizkiela … Emakume gazteek ongizate emozionalarekiko kezka handiagoa erakusten zuten eta euren gizonezko kideek, berriz, lagunekin eta maiteekin harreman sozialik ez zutelako …

Hona hemen txosten honek utzi dizkigun ondorio interesgarri batzuk. Xehetasun gehiagorik nahi baduzu, irakurtzeari ez iezaiozu utz. Gustatuko zaizu, benetan!

Utzi erantzuna