IV. Haur Marrazketa Solidarioaren Lehiaketa

6 eta 12 urte bitartekoa bazara, ICLIk eta
Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargoak (COIIB)
partekatutako ekimen bat den, Marrazketa Solidarioaren Lehiaketaren IV. edizioan
PARTE HARTZERA ausart zaitez

Izan ere, marrazteak gure irudimena askatzen duela dakigunez gero, ez zaigu hori egiteko aitzakia hoberik bururatzen, Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) esparruan, KAUSA SOLIDARIO baten alde egitea baino, helburu horietara jo behar baitugu pertsona guztiok planeta osoan.

Lehiaketaren IV. edizio honetan, GJH laugarren helburua aukeratu dugu, hau da hezkuntza inklusiboa, bidezkoa eta kalitatezkoa bermatzen duena.

Zer AURKEZ dezakazue: herrialde pobretuetako eskolen edo kultura-askotariko ikasgelen zuen irudimena islatzen duten marrazkiak. Bai baliabideen urritasuna kontuan hartzen dutenak ere, ekipo informatikoen eta bestelako hezkuntza-materialen falta esate baterako, edo horiei integratzen eta garatzen nola lagun diezaiekegun erakusten dutenak. Hauek adibide batzuk baino ez dira, lehenik eta behin benetako GOGOETA bat egitea eskatzen baitizuegu, IRUDIMEN ariketa bat gero, zeuen gurasoen laguntzaz ere. Oinarriak hemen aurki ditzakezue.

Bi adin-maila ezarriko dira: 6 urtetik 9 urtera eta 10 urtetik 12 urtera. Maila bakoitzean MARRAZKI bat nabarmenduko da, ICLIren eta COIIBen Gabonetako zorion-postaletan irudi korporatibo gisa erabiltzeko, hedapen handia ematen. Parte-hartzaile bakoitzak DIPLOMA bat jasoko du, lehiaketan parte hartu izana egiaztatzeko.

Teknika libreko eta DIN A4 neurriko izan behar diren lanak, e‑mailez bidali behar da, 2021eko abenduaren 13ra arte.

Zure aukera ez galdu eta parte hartu.

ZURE ZAIN GAUDE!

 

Utzi erantzuna