Kabgayi beken kanpaina, 2. edizioa martxan

FUNTSAK BILTZEKO KANPAINA

2022KO AZAROAREN 20RA ARTE IREKITA

AURREKARIAK

Duela hamarkada batetik Ruandako Caritas Kabgayik kudeatutako proiekturako Bilboko Udala diru laguntza ematen aritu zaigu. Aurten ere, ia 70 000 €ko diru-laguntza eman digu “Haur eta gazteen eskolatzea eta garapena, lehen eta bigarren hezkuntzakoak, pobrezia gorrian eta bazterketa-arriskuan, genero- eta iraunkortasunaren ikuspegia kontuan hartuta – 2022/2023” programa antolatzeko.

Eragile ONURADUNAK:

  • 325 ikasle: 175 bigarren hezkuntzakoak (92 neska / 83 mutil) 13 eta 18 urte bitartean, eta 150 lehen hezkuntzakoak (83 neska / 67 mutil) 7 eta 12 urte bitartean.
  • 325 guraso, SILC taldekoak (Caritas Kabgayiren ekimen aitzindaria, diru-sarrerak/aurrezkia sortzeko sistema bat sortu nahi duena, familiek beren seme-alaben eskolatze-gastuak ordaindu ahal izateko).
  • 550 eragile, hezkuntza sustatzeko lanean ari direnak (tokiko agintariak, zuzendariak, irakasleak, Caritasko Batzordeko kideak, guraso-batzordeko kideak, etab.)

EGUNGO EGOERA

Munduko ekonomia-ezegonkortasunak (energia-krisia, Ukrainako gerra) diruaren truke-balioa aldatu du, eta, ondorioz, aurrekontua aurkeztu zenetik gaur egun arte, euro / Ruandako franko kanbio‑tasa ahuldu egin da, eta erakundeak aurreikusitakoa baino 2 717,6 € gutxiago jaso ditu, behar bezala justifikatuta:

  • Kanbio-tasa (aurrekontu datarena): 1 097,75 RWF/EUR
  • Kanbio-tasa (lehen bidalketa datarena): 1 020 RWF/EUR

Kalte ekonomiko horren ondorioz, nahi gabe murriztu da eskolatu daitezkeen haurren eta gazteen kopurua, eta egoera hori saihestu nahi genuke zuen elkartasunaren laguntzaz.

Testuinguru horretan, Kabgayiren etorkizunarekin LANKIDETZAN ARITZEA eskatzen dizuegu, eskolatzea arriskuan ez jartzeko.

  • Lehen mailako bekaren zenbatekoa: 60 €
  • Bigarren mailako bekaren zenbatekoa: 260 €

Ez dut nire dohaintza bekaren zenbatekora derrigorrez egokitu behar, nahi dudana ematen dut.

Diru-bilketa osoa lehen eta bigarren hezkuntzako beken artean banatuko da, ahal den neurrian. 2021ean 3 940 € lortu genituen. Kopuru horren bila!

JARDUTEKO ERA

Nola lagun dezaket? … Oso erraza da. Hurrengo bide bat hautatu:

  • ICLIrekin harremanetan jartzen naiz (bizkaia@icli.ong) eta zenbat diru jarri nahi dudan adierazten dut, nahiz ohiko banku kontutik edo adierazten dizuedan beste kontutatik.
  • Zuzenean webgunearen bidez ematen dut: https://icli.ong/eu/zer-egin-daiteke/#emaitza
  • Transferentzia bat egiten dut ES37 3025 0021 49 1400006943 kontura (gaia: Kabgayi bekak 22/23)

Nolanahi ere, ez ahaztu zure datu fiskalak uztea, dohaintza-ziurtagiria bidal diezazugun.

Mila esker!

Utzi erantzuna