Lauro Ikastolak kirol ekipamendua ematen du

Bizkaiko Lauro izen‑handiko Ikastolak, ikaslegoaren erantzukizuna bultzatzeko asmoz, kirol‑ekipamendua eman zigun, guk gure Afrikako eta Asiako proiektuetara helarazteko konpromisoarekin. Horrela bada, hartutako elastikoak, bizkar‑zorroak eta kirol‑jertseak, gure Kongoko EDko (Rubare eta Kimbanseke), Beningo eta Indiako (Premdham) leku‑erakundeen artean banandu ziren.

Ez da hau ICLIren ohiko eginkizun bat, logistika korapilatsua eta kostuak direla eta, baina ekipamendua ikastolatik etorri zenez gero eta Lauro eta Premdham arteko harremanak ezartzearen aukera kontuan harturik, erabaki genuen ekimen hau gauzatzea.

Argazki honetan Premdhamgo barneko ikasleak, euren elastiko berriekin pozik, argazkia ateratzeko prest, ikus daitezke.

Utzi erantzuna