Loteria Solidarioa ICLI 2020: Bilbotik Maharashtrara

14202 zenbakia Gabonetako zozketarako, 2020ko abenduaren 22an

Zer?

Aurtengo zortea 14202 zenbakian datza. Zenbaki hori zirkulazioan ipini dugu, 5 euroko txartelen bidez. Txartel bakoitzean 4 euro jokatzen da eta ondorengo euroa, Indiako Maharashtra estatuarentzako dohaina izango da, hango covid‑19ren ondorioak arintzea laguntzeko.

Zergatik?

India munduko bigarren postuan dago covid‑19k kutsatuen arabera eta Maharashtra estatua egoera latzena jasaten du, 9 miloi baino gehiago kutsaturekin eta ia 27 000 hildakoak. Bertan dihardute Jesusen Bihotz Sakratuen Mirabeak (Handmaids of the Sacred Heart of Jesus) eta ICLIk proiektu batzuetan laguntzen die.

Egoera larria bazen ere, NISARGA zikloia igaro zen, milaka biztanle etxegabe omen uzten.

Deskonfinamenduak Mumbaitik landa-eremuetarako alderantzizko migrazioa eragin du, egoera okerragotzen. Lanik ez dago. Hango haurreria tribal ugaria, internet gabe eta euren familien oinarrizko premiak konpontzeko beharrean, heziketa-sistematik aldenduak geratu dira. Zoritxar multzoa ez da hor amaitzen baina …

Nola?

Jesusen Bihotz Sakratuen Mirabeek, dagoeneko, 4 420 janari kutxak banandu dituzte 47 herrixketan eta etxeak berreraikitzen laguntzen diete hango biztanleei, bai eta autoenplegu planetan ere, baina LAGUNTZA BEHARREAN DAUDE … Hori dela eta, ICLIk aurtengo gabonetako loteriaren dohaintzak helburu solidario honi zuzentzea erabaki du, lortutako kopuruari beste erdia berezko‑funtsetatik gehitzen.

Parte hartzea oso erreza da! Zenbat jokatu nahi duzun esatea baino ez duzu behar eta txartelak helaraziko dizkizugu, zuk emandako helbide fisiko edo telematikora.

Pandemia garaian, gure laguntza inoiz baino beharrezkoa da!

Utzi erantzuna