Martxoak 8: emakume ekoizleak trebatzen Piura mendilerroan

Peruko nekazaritza-komunitateetako 26 emakume tokiko ekoizle bihurtu dira
Piura mendilerroan

ICLIren, SENER Fundazioaren eta Piura Unibertsitateko (UDEP), Asociación Civil para el Fomento de Investigación y Acción para el Desarrollo (FIAD) izeneko erakundearen arteko, “Piura mendilerroan (Peru) granulatutako panelaren prozesu sozio produktiboa garatzeko” lankidetza-proiektuaren barruan kokatzen da prestakuntza hori.

Horri esker, panela pikortatua ekoizten duten familietako 26 emakume trebakuntza-ikastaroak jasotzen ari dira, FIADek emanak, haziak ereiteari, ekoizpena planifikatzeari, landarea administratzeari eta elkarte-gaiei dagokienez.

Beraz, Peruko eremu behartsuenetako batean garatutako PROIEKTU INTEGRALA da hau, eta panela ekoizten duten familien bizi-baldintzak hobetzea du helburu, emakumeen trebakuntzaren bidez.

Ikastaro horien helburua, honako arazo hauek konpontzea da: ekoizpen-teknologia eraginkorra ez ezagutzea, laguntza teknikorik ez izatea, eta, bereziki, ekoizleen administrazio-, merkaturatze- eta antolaketa-ezagutza urriak izatea, herritarren pobrezia-baldintzetan islatzen baitira.

Era berean, alfabetatze-ikastaroak jasotzen ari dira, honako helburu hauek lortzeko: letrak eta zenbakiak ezagutzea, irakurtzen hastea eta panela merkaturatzeko testuinguruan testuak ulertzea. Era berean, hitzaldiak ematen ari zaie higienearen garrantziaz sentsibilizatzeko, bai bizitza pertsonalean, koronabirusen prebentzioarekin lotuta, bai produkzio-prozesu osoan ere; berdintasunari, giza eskubideei eta familia-indarkeriaren prebentzioari buruzko gaietan.

COVID-19k gaur egun eragindako murrizketak direla eta, formazioak talde txikitan, espazio irekitan eta kontu handiz egiten ari dira. Zentzu horretan, Carmen Lopezek, proiektuaren Landa Koordinatzaileak, azaldu duenez: “ekoizleek bizitza normalean jarraitu dute, hiriko gaixotasun bat dela eta eurei ez diela ezer egingo pentsatzen baitute”. Era berean, talde txikien prestakuntza positiboa izaten ari dela adierazi du, ekoizle bakoitzari, berari esleitutako lursailean aholkularitza emateko aukera ematen baitu, beste foro batzuetan, ziurrenik herabetasunagatik, sortuko ez liratekeen galderei erantzunez.

Aurreikuspenen arabera, datozen asteetan proiektuarekin lotutako zereginek jarraituko dute, hala nola ekoizle berriak gaitzea eta azukre-kanabera hektarea gehiago landatzea. Ildo horretan, SENERreko boluntarioak harremanetan daude Piurako Unibertsitateko irakasleekin eta FIADeko arduradunekin, prozesuan zehar egin daitezkeen hobekuntza teknikoak aztertzeko, erabilitako labeen optimizazioa, baliabide naturalen erabilera eraginkorra eta arduratsua, edota hondakinak kudeatzea, adibidez.

Motibatzen gaituen eta ilusioa pizten digun, emakumeen protagonismo handiko proiektu handi bat da hau!

Utzi erantzuna