Mozambikerako eskola-materiala

Ilusio handiz hartu dugun erronka izan da, ekonomia zirkularrean eta objektuen bigarren aukeran sinesten baitugu; material berriek ordezkatzen dituzten, eta oraindik ere erabilgarriak diren material zaharrei bizitza berri bat emanez, beharrezkoa ez den baliabide naturalen kontsumoa sahiestuz.

Gure bazkide bati esker sortu zen aukera, momentu hortan desegiten ari zen ikastetxe baten mahaiak, arbelak eta aulkiak eskaini zizkiguna. Era honetan, eskerrak eman nahi dizkiogu gure bazkideari. Berehala, Mozambikeren hegoaldean ipini genuen begirada, non Mozambique Sur Fundazioarekin batera elkarlanean aritzen garen hezkuntza proiektuak garatuz, konplizitate eta ulermen maila handiarekin. Beharra haien esku eta materialak gurean. Elkar ulertzea BORONDATE kontua besterik ez zen. Beraz, inongo zalantzarik gabe, lanari ekin genion zereginak erraztuko lituzkeen kolaboratzaileen sarea ehuntzen: bilketa, garraioa, biltegia, karga eta deskarga, aurkitutako zailtasunak direla medio, hain tamaina handiko merkantzia izanik.

Dohaintza horri beste dohaintza batzuk gehitu zitzaizkion… baita beste batzuk ere… merezi zuen eta! Horrela, kolaboratzaileen sare txiki bat sortu genuen, non bakoitzaren ekarpena ERABAKIGARRIA bihurtu zen. MILA ESKER, egindako guztiagatik, ondorengo lagunei: Paules de Barakaldo, Debako Luzaro Ikastetxea, Barakaldoko Antonio Trueba Institutua, Bizkir kultur eta kirol Elkartea, On Time Logística Integral eta Bilogistik, prozesua osatu zuena, ikastetxeek dohaintzan emandako materialak biltzen, garraiotuz eta biltegiratuz, kontainer-ontzian kargatuak izan arte, Mozambike hegoaldera bidaltzeko.

Edukiontzia abenduan bidali zen eta azken egun hauetan jaso izan dute, hartzaileak errutinatik atera zituen goxotasun momento bat eraginez, haien poza eta esker ona erakusten diguten neska-mutilek, alegia. “Hemen gauzak benetan baloratzen ditugu” zioten…

Eta bideo honen bidez eskerrak eman nahi dizkigute, bakarrik esan dezakegu… MEREZI IZAN DU!

 

Utzi erantzuna