Norbaitekin solasean

“Norbaitekin solasean” atala, 2020 urtean eratu da, aurten gure 25. urteurrena izanik. Hain urtemuga nabarmena ospatzeko, ICLIren inguruneko funtsezko aktore batzuk elkarrizketatu erabaki genuen, geutaz eta geure arloaz euren ikuspegia azal ziezazkiguten. Horrela bada, erakundearen kideak, pertsona elkartuak, lankideak eta finantzatzaileak gonbidatu genituen. Hona hemen ondorioa …

    • Carlos Pascual: ICLIrekin urte askotako lankidetzaren ondoren, Bizkaiko Elkartearen erantzukizuna hartu zuen eta nolabait heltzen lagundu zion, profesionalizazioaren eta beste elkarteekin aliantzaren bitartez.
      Bere lana dela eta, elkarte zabalagoa eta gizartean finkatuagoa, kide, proiektu eta egindako sentsibilizazio‑ekintza gehiagorekin topo egiten dugu. Carlosekin eman genuen hasiera “Norbaitekin solasean” atal honi eta hauxek zireTeresa Arana: Jarraitzaile leiala eta engaiatuta zela eta, gonbidatu genuen Teresa elkarrizketa honetan parte hartzera. Hasieratik da bazkidea eta antolatu dugun ekitaldi askotan lagundu gaitu. Honela erantzun zituen gure lau galderak:n bere hitzak::   Carlos Pascualekin egindako elkarrizketa.
    • Miguel Parra: Bere lankidetza‑jarduera nabarmena da. Berez, Bizkaiko Elkartearen kide sortzaileen bat zen. “Oso garai gogorra zen, guztia egin beharra zen baina nola egin ia ez genekien”, baina ilusioak eta proiektua aurrera eramateko gogoak oztopoak gainditu zituzten. Une honetan Bizkaiko Elkartearen Idazkaria da. Hauxe esan zigun:  Miguel Parrarekin egindako elkarrizketa.
    • Teresa Arana: Jarraitzaile leiala eta engaiatuta zela eta, gonbidatu genuen Teresa elkarrizketa honetan parte hartzera. Hasieratik da bazkidea eta antolatu dugun ekitaldi askotan lagundu gaitu. Honela erantzun zituen gure lau galderak:  Teresa Aranaekin egindako elkarrizketa.
    • Iñaki Badiola: Bizkaiko Ingeniarien Elkarteak (COIIB) euren Kultur Arloa bere ardurapean jarri zuenean, kultur sail guztietan bertan izatea nahi zuen Iñakik. Horrela barrenetik ezagutu zuela ICLI, bere ilusioa, lana eta egindako ahaleginarekin, esaten digunez. ICLIren lana COIIBek ezagut eta onar zezan hartu zuen Iñakik bere ardura … 2012. urtean geunden … Iñaki ICLIren bazkidea zen eta gizartearekin engaiatuta, beste elkarteekin ere egiten zuen lana, Elikagai‑Bankuarekin, esate baterako. Honela erantzun zigun Iñakik:  Iñaki Badiolaekin egindako elkarrizketa
    • Daniel Fernández: Hego‑Mozambike Fundazioaren koordinatzailea. Azken urteotan ari gara fundazio horrekin elkarlanean. Danielekin sartzen gara lekuko erkideen edo kontra parteen atalburuan. Lekuko erkidea guztiz garrantzitsua da.
      Lekuko erkidea, proiektu bat egin nahi dugun herrialdean finkatutako, sendotutako eta gure uste osokoa den erakunde bat da: GKE, Fundazioa, erlijio‑ordena, … Erakunde horrekin lankidetza‑akordio bat sinatzen da, hemen lortutako diru‑laguntzak bideratzeko eta arrakasta lortzeko. Funtsezko pieza bat gure makinan. Hego‑Mozambike Fundazioarekin, heziketa, osasuna, nekazaritza eta ingurumenaren proiektuak egin ditugu, … Honela erantzun zigun Danielek:  Daniel Fernándezekin egindako elkarrizketa.
    • Iñigo Iriarte: Bere bizitza guztia lankidetzaren arloarekin lotuta izan dela esan genezake, Bilbon Euskal Elizbarrutiko Misioen Zuzendaria bezala hamabost urteak azpimarratzen. Izaeraz geldiezina, proiektu askotan egin du lan, bai eta boluntario bezala erakunde batzuetan, Fiare Banku Etikoan eta Euskadiko GGKEen Koordinakundean esate baterako. Gaur egun, hiru fundaziorentzat egiten du lan: Matía Pardoa Fundazioa, Mufunga Fundazioa eta Goikouria Fundazioa. Azken honek jarri gaitu Iñigorekin harremanetan. Hauxe da bere ikuspuntua:  Iñigo Iriarterekin egindako elkarrizketa.
    • Itziar Urtasun: Bilboko Udalaren Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailaren Zinegotzi Ordelaria da gaur egun. Bere laugarren agintaldia da. 2015. urtetik, Garapenerako Lankidetzaren arloko arduradun politikoa da. Bilboko Udal Lankidetza Kontseiluaren Mahaiburua denez, Bilbon lan egiten duten GGKErekin harremanetan izan da, bai inplikazio pertsonalarengatik eta profesionalarengatik ere. Hurbiletik ezagutzen ditu bere sailak kudeatzen dituen nazioarteko lankidetza‑proiektuak, bai dokumentuetan bereziki baina lekuetan ere, Tindoufeko Saharako Biztanleri Errefuxiatuentzako Kanpalekua eta El Salvador bisitatu baititu. Itziarrekin irekitzen dugu diru‑emaileren arloa, Bilboko Udalak azken urteotan Ruandako hezkuntza‑proiektuarentzako eman dizkigun laguntza azpimarratzen … Funtsezkoa da bere testigantza:  Itziar Urtasunekin egindako elkarrizketa.
    • Conchita Navarro: Mutua Madrileñaren Gizarte Erantzukizun Korporatiboa eta Gizarte‑Proikektuen kudeatzailea da. 2010. urtean sartu zen konpainia horretan. Koordinatzen dituen programen artean hurrengo hauek topa ditzakegu: Gizarte‑Ekintzaren Proiektutarako Laguntzaren Urteko Deialdia, Unibertsitateko Boluntariotzaren Sariak, Mutua Madrileñaren Boluntariotza Korporatiboa Programa, bai eta beste batzuk ere genero indarkeriaren kontra egiteko. Mutua Madrileña ezagutu genuen, euren osasun arloko gizarte‑ekintza, errepideko segurtasuna, kultura eta gizarte‑ekintza, interesak zirela eta, gure programak bertan oso ondo sar zitezkeen. Izan ere, 2018an 30 000 € baino gehiagoko laguntza hartu genuen, Kongoko Errepublika Demokratikoan ikastetxe bat martxan jartzeko, altzariak eta hornikuntza erosteko. Horrela egin zuen hitz Conchitak:  Conchita Navarroekin egindako elkarrizketa.
    • Maite de Aranzabal: Maite, La Rioja Alta SAren Zuzendaritza‑Kontseiluren kidea da, upeltegi zuzentzen duen bostgarren belaunaldikoa izaten. Horrez gainera, “Viña Ardanza Solidario” proiekturen finantzaketarako batzordearen koordinatzailea da bera bai eta Save the Children eta Africa Viva GKEren Patronatuaren kidea ere. Pediatra bere lanbidea izaten, AEPAPren (Espainiako Pediatria eta Lehen Mailako Arretaren Elkartea) lankidetza, immigrazio eta adopzio‑taldearen koordinatzailea, bai eta AEPren (Espainiako Pediatriaren Elkartea) lankidetza taldearen kidea ere. 1994. urtetik, urtero bitan bidaiatzen da nazioarteko ume‑osasun proiektuak bisitatzera, herrialde batzuetara (India, Kamerun, Uganda, Etiopia, Sahara, Mauritania, Sierra Leona, …) Eskarmentu handiko curriculum bat! Maite, euren “Viña Ardanza Solidario” programaren bidez ezagutu genuen, bere azken hiru deialdietan arrakastaz hartu baitugu parte. Honela erantzun zigun Maitek:  Maite de Aranzábalekin egindako elkarrizketa.
    • Luciano Azpiazu: Luciano ICLIren kide bezala ezagutzen dugu, baina elkarrizketa honen zergatia, bere Bizkaiko Ingeniarien Elkartearen Dekanoa izatea da. 2016. urtetik ari da kargu horretan eta beste betebehar batzuen artean, lankidetzarako bide berriak aurkitzean dihardu. Gogora dezagun ICLIk, orain direla 25 urte sortu zenetik, bere egoitzak hiru Euskal Ingeniarien Elkargoetan dituela, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Elkarte horiek laguntza teknikoa, logistikoa eta gizatiarra ematen diote. Azpiazu bere lanbide‑karrera zabala Iberdueron eta Iberdrola Distribuciónen burutu du, bere 2012an erretreta arte. AENORen CTN (Comité Técnico de Normalización – Arautze Teknikoaren Batzordea) 207, hau da “Elektrizitatearen Garraiatze eta Banaketa” batzordearen mahaiburua zen bai eta CIREDen (Nazioarteko Elektrizitatearen Banaketa Sareak Biltzarra) Espainiako Batzordearena ere. Gaur egun DYNA SL agerkariaren burua da. Lucianoren hitzez amaitzen dugu Norbaitekin solasean arlo hau:  Luciano Azpiazurekin egindako elkarrisketa.

Utzi erantzuna