“Normaltasun berrian” hartzen dugu Xabier Goikouria

Xabier Goikouria bisitatzen gaituen lehenengo “lekuko‑alderdia” izateak, oso elkar aurkitze berezia bihurtu du une hau!

Ez bakarrik Goikouria Fundazioari lotzen gaituen loturarengatik, baizik eta pobretasunarekin bat eginda hain bizitza sendoak entzutea merezi duelako. Goikouria fundazioarekin egin ditugu elkarrekin proiektu batzu Kongoko Errepublika Demokratikoko Likasi hiriko Panda auzoan, han bizi baita Xabier azken 54 urte hauetan zehar.

Afrikaren errealitateak hango jendeen bizitzaren gabeziak jakinarazten zizkion, Xabierrek dioenez. Mingarri bereziki zitzaion desgaitu fisikoen kasua, komunitatetik guztiz bananduak. Zerbait egin behar zen! Horrela, bere nekaezintasunak eta bihotz batzuk biguntzeak funts iraunkorren ekarpena lortu zuten, Fundazioaren bitartez. Horrela amets bat gauzatzen ari zen, lagunarteko hizketan, Likasi gunea deritzona. Bertan kokatuta zeuden, desgaituen etxe bat, St. François ikastetxea, umezurztegia, Medikuntza Teknika Aurreratuen Goi‑Eskola, Kabulumbu nekazaritza‑kooperatiba, … eta abar luze bat. ICLIk ere bere harri-koskorra ekarri zuen eraikitze prozesu honetan aurrera egiteko. Ametsa geldi ez bedi!

Xabierrek azaltzen duenez, kongotarrak arro eta zoriontsuak sentitzen dira, herrialde aberats batetan jaio direnez gero, nahiz eta aberastasun hori esku gutxitan egon. Esku aberats horiek ia guztiaren jabe dira. Biztanle gehienek sufritzen dituzten baldintzek lotsatu behar lituzkete hango agintariak, baina hauek beste aldera begiratzea nahiago dute. Eta hori, ez dela Kongoko Errepublika Demokratikoan bakarrik gertatzen, esaten genuen solasean.

Beldurra izan liteke hango biztanleria hobeto deskribatzen den hitzak, Xabierren hitzetan. Nahiz eta Likasi lurralde egonkor xamar izan, herrialdea oso ezegonkorra da, ehun baino gehiago talde armadun jasan behar ditu eta. Talde horiek, herrialdearen aberastasunak menperatzeko, borroka bizian daude. Biztanleria indartsuenen legepean dago. Egoera horretaz konformatzea euren bizia zaintzeko aukera egokiena da. Ulertzekoa da ez baitzaie hain erraza. Hori dela eta aurrerapen txikiena ere, garaipen handia zaie. Bertan jarraitu behar da merezi duten pertsonak dira eta, esaten zigun misiolariak.

Xabier Bilbora etorri zen bisitaldi bat egiteko eta laster Pandara itzultzeko, baina covid‑19 zela eta itxialdiak harrapatu zuen. Mugak ireki daitezenean eta hegaldiak hasten daitezenean, Pandara itzultzea asmoa du, bertan indarrak mantentzen dituen bitartean jarraitzeko. Askorentzat beste afrikar bat da. Nagusiek berarengan, transmititzen dituen hitzak eta bakea bilatzen dituzte. Gazteenei berriz, bere jolasak eta hurbiltasuna atsegin zaizkie. ICLIrentzat adiskide eta erreferente bikaina izango zaigu beti.

Xabier, benetan atsegingarria izan zaigu zure ikustaldia!

Utzi erantzuna