Erronka berria: airearen kalitatearen azter gailua

HAUXE DA ERRONKA: PERTSONA AHULEN OSASUNA EUREN ETXEETAN HOBETZEA!

 

Bazenekien etxeko kutsadura atmosferikoa arazo larria dela garapen bidean dauden herrialdeetan?; izan ere, milioika pertsonak egunero erregai solidoak erretzen dituzte, hala nola egurra, ikatza edo simaurra, euren elikagaiak sukalde irekietan prestatzeko … Etxeetan, egurraren edo beste erregai batzuen errekuntza desegokiak, gizakien osasunerako kaltegarria den kea eragiten du.


OMEren, Osasunaren Mundu Erakundearen, kalkuluen arabera, 600.000 haur hil ziren 2016an arnastutako aire kutsatuak eragindako arnas infekzio akutuen ondorioz, kasu askotan, euren etxeetan.

 

Errealitate izugarri horren aurrean, ICLIk Repsol Fundazioarekin, lankidetzan, herrialde behartsuen testuingurura egokitutako eta erabilera errazeko, GAS AZTER GAILU BAT DISEINATZEKO erronka bere gain hartzea erabaki du.

Horretarako, diziplina anitzeko talde bat osatu dugu, bi erakundeetako boluntarioek osatua. Teknologiaren eta prozesu termikoen sektoreko profesionalak dira, bai eta unibertsitateko langileak ere, erronka interesgarri horri aurre egiteko denbora eta ezagutzak emateko prest daudenak.

Garapen teknologikoaz gain, erronka horrek sentsibilizazio-ekintzak abian jartzea dakar, tokian bertan jarduten duten bertako alderdiek koordinaturik. Hitzaldiren eta topaketaren bidez, biztanle kalteberak hezten saiatuko dira, erregai jakin batzuk erabiltzeak dituen arriskuei buruz eta horiek txikiagotzeko moduari buruz, horrela familiaren osasuna hobetuz.

Aurreikusitako gauzatze-epea 5 hilabetekoa da.

 

 

Utzi erantzuna