Osasunafrica – Zentro mediko-sozialeko instalazioak birgaitzeko eta hobetzeko proiektuaren

Bertan, Walé zentro mediko-sozialeko (Yamoussoukro, Boli Kosta) instalazioak birgaitzeko eta hobetzeko proiektuaren xehetasun guztiak jakin ahal izango dituzu, zaurgarritasun-egoeran dauden eta HIESak zuzenean edo zeharka eragiten dien haurren osasuna eta nutrizioa hobetze aldera. Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzaketarekin egiten ari gara.

Ezagutu Boli Kostako errealitatea, aurrean ditugun erronkak, proiektuaren helburu eta ildo estrategikoak, Garapen Jasangarriko Helburuekin duen lotura eta proiektuak dakartzan jarduera zehatz guztiak. Gainera, eraman ezazu Afrikako Batik polit bat, emakume marfilek egindako bidezko merkataritzako produktua, ICLIk proposatzen dizun lehiaketan parte hartuz. Ez ahaztu familian ere parte har dezakezula, webguneko informazioan murgilduz eta galderei zure haurren laguntzarekin erantzunez.

Irakurri arretaz https://www.osasunafrica.ong/eu/

Bete galdetegia webgunearen amaieran https://www.osasunafrica.ong/#concurso

Afrikako oihal apaingarrien sorta bat zozketatuko dugu, zuzen erantzuten duzuenon artean.

Eskerrik asko parte hartzeagatik eta zure kontaktuen artean webgunea partekatzeagatik!

Copyright 2021 Ingeniería para la Cooperación /Lankidetzarako Ingeniaritza