Pandemia baten egunkaria: COVID-19 munduan

COVID‑19ren ustekabeko agertzeak gure lehentasunak aldatu ditu, dihardugun txirotutako herrialdeetako pertsonen oraingo beharretan ardatza jartzen.

Hori dela eta, gune hau zabaldu dugu, euren esperientziak eta COVID-19 euren bizitzetan agertzeak zer ondorioak izan dituela, zuzenki jakinaraz diezazkiguten.

Kontakizun bakoitza hiru galderaren inguruan dabiltza, hots,

  1. birusak zer eraginak izan dizkie
  2. martxan zeuden proiektuetan zer ondorioak eragin dizkie
  3. ea bertan laguntza‑eginkizunaren bat egin duten

Hona hemen zer kontatu diguten.

 

ANA GONÇALVES, BOLI KOSTA

Anak, ADESC – Association pour le Développement Social et Culturel erakundean dihardu, herrialdearen hiriburua eta hiri nagusia den Abidjan hirian. Eurekin emakumeren ahalduntze eta hezkuntzari buruzko proiektu garrantzitsu batetan ari gara.

Anak azaltzen digu, nola agintaritzaren jokaera azkarrak birusaren zabalketa saihestu zuen. Ikastetxe guztiak itxi zituzten eta biztanleriaren itxialdia agindu zuten, nahiz eta neurri hauek oso zailak izan, araugabeko ekonomiak familia askorentzako duen garrantzitsuarengatik. Arau honek lasaitzeak eta pertsona askoren diziplinarik ezak, kasuren gorakadan eragin nabarmena omen dute.

Ikastetxeen itxialdiak proiektuaren geldialdia eragin zuen, nahiz eta hezitzaileen prestakuntzan eta eginkizunen plangintzan jarraitu duten.

 

Aita HERMAN BAGARA, BENIN

Aita Herman Beningo Caritasen Zuzendari Laguntzailea da. Eurekin eta Caritas BDBDekin (Bureau Diocésain Borgou Développement) batera, Parakoun (ipar‑herrialdearen hiri handienean) dihardugu, pertsonen garapena sustatzeko, ikastetxeak, ama‑zentroak, erietxeak, eta abar, eraikitzen baitute.

Orain lurraldean COVID‑19rik ez dagoela esan daiteke, nahiz eta beldurra izan. Agintariek, kasu gehienak zeuden hirietan bildu zituzten ahalegin handienak.

Pandemiaren ondorioz, Caritasek euren lana murriztu du, jarraipen lanak bakarrik mantentzen, irailean erabat berreskuratzeko asmoarekin.

Tokiko agintariek mugak itxi eta gaixotasunari buruz kontzientziatu besterik ez dute egin. Oinarrizko produktuak ikaragarriz garestitu dira. Hori dela eta, Caritasek familia asko eta pertsona behartsuenak zuzenki laguntzea ahalegindu du.

 

Aita SHIBU THOMAS, INDIA

Aita Shibu Premdham Ashramen ekonomia‑arduraduna da. Premdhamek harrera‑etxeak ahalmen ezberdineko haur eta gazteri aterpea ematen die.

Herrialdea itxialdian sartu eta gero, biztanleak euren etxeetan egon behar zuten, elikagai‑hornidura mugatu batekin. Zail berezia zitzaion egoera hura Delhiko eta Mumbaiko langile migratzaile askori, euren etxeetara itzuli behar baitzuten, batzuetan oinez, eta haiengandik asko bidean hil egin ere. Baserri‑eskualdeetan ekonomia‑eragin latza espero da, Najibabad,  Premdham kokatu dagoen herrian bereziki.

Egoeraren larritzeak lan eginarazi zuen

Egoera larritu zenez gero, Premdhamek zerbait egin behar zuela erabaki zuen, tokiko GKEekin eta lekuko agintariekin batera. Une horretan ICLIk ere hartu zuen parte, berton haien aldeko diru‑bilketa batez. Bildutako diruaz eta besteen emaitzaz ere, 800 familia, hau da 24 000 pertsona lagun izan diezaiekete. Lanak jarraitzen du, euren bizitza berriro ere bideratzeko asmoz.

 

JORGE VIERA, PERU

Jorge, Piurako Unibertsitatearen FIAD erakundearen (Fomento de Investigación y Acción para el Desarrollo) idazkaria da. Tokiko garapenean guztiz sartuta den erakunde honekin aspalditik dihardugu.

Piura 2017ko “Niño Costero”ren ondorioak gainditzen ari zenean, COVID-19 pandemia heldu zitzaien. Pobretasunean eta pobretasun larrian bizi ziren biztanleriak jasan ditu ondorio larrienak. Lurraldearen % 57,1 zaurgarritasun egoeran daude.

Derrigorrezko itxialdiak proiektu guztiak geldiarazi ditu. Mendietako komunitate batzuek, kutsatzea saihesteko, autoisolamendua erabaki zuten. Produktore txikienei osasun‑ohitura zorrotzak ezarri zaizkie.

Piurako Unibertsitateak eta FIADek, lurraldeko eta tokiko gobernuekin batera, arnasgailuak, oxigeno kanulak, eta aurpegi‑babesak fabrikazioan jardun dute. Horrez gain oinarrizko elikagaietako 30 tonak baino gehiago banatu dute, ikaslego‑zati baten Wi-Fi sarbidea erraztu dute eta bekaren programa zabaldu dute egoera larrienean dauden familiak laguntzeko.

 

JAVIER GASTELU, BOLIVIA

La Paz hiriko Ayni elkarte zibilean dihardu Javierrek. ICLIk elkarte horrekin euren helburuetan dihardu, baserri eta hiri‑inguruneko gunetan bizi diren pertsonen ahalmenak sendotzeko eta teknologia‑sarbideak errazteko.

Hirietan agertu diren COVID‑19 positibo gehienak. Osasun‑etxeak gainezka daude. Gobernuak gizarte‑txartelaren programa bat gauzatu du, ekonomia informalez bizi diren familiei laguntzeko. Enpresek langile ugari egotzi dute.

Itxialdi zorrotzenean ere, nekazarien komunitateek euren nekazal‑jardueran jarrai zezaketen, baina, hala ere, kalte jasan zuten, euren produktuak azokara eraman ezin baitzuten. Proiektuak aurrera eramatea espero dute, pandemiaren bilakaera nolakoa den arabera.

Aynik birus aurkako borrokan konpromisoa hartu du, bio‑segurtasuna eta prebentzioaren protokoloetan prestatzen eta segurtasun tresneria ematen. Udal gobernuek osasun eta larrialdi arreta bereziki izan dute ardatza.

 

BERTIN MUSABA, KONGOko ED

Bertin obrako burua da RAIDCOn eta ICLIk erakunde horrekin lankidetzan dihardu. Egiten duen lana oso garrantzitsua da Idjwi uharteko biztanleentzat, edateko ur sare bat eraikitzen baitu.

Idjwi uhartea beste hirietatik eta alboko herrialdetik, Ruanda, bananduta dago, lakuaren zehar baitute lotura bakarra. Horrelako itxialdiak edo banaketak babestu du biztanlegoa kutsatzetik. Uharteren ekintza nagusia nekazaritza da. Hartutako produktuak uhartetik kanpoan saltzen dira, Bukavu eta Goma hirietan gehienbat.

Agintariek ezarritako neurriak direla eta, garraioaren prezioa lau bider gehiagotu du eta horrez gero, merkatuaren produktu guztiak eta proiekturako eraikitzeko materialak ere garestiagoak dira orain. Proiektua atzeratuta dago. Era berean prestakuntza eginkizunak ere geldiarazi izan dira.

Pertsona batzuen artean sudur‑tapoiak banatu dute Agintariek.

Utzi erantzuna