Pentsa Lekua: Ana Cardenal

“Genero‑politikek, arlo guztietan —ez zientzi, tekniko edo komunikabidetako arloetan bakarrik—  emakumeen ahalmena garrantzitsua dela
erakusten dute, politika horiek panorama osoa begiesteko beste ikuspuntu bat baitakarte”
(Ana Cardenal)

 

Pentsa Lekuaren bigarren edizio honetan Ana Cardenal elkarrizketatzen dugu. Genero jakituna da bera, hiru hamarkada baino gehiagoko Hirugarren Sektorean ibilbidearekin. Han prestatu du bere burua, gai honetan eta Garapenerako Lankidetzan ere.

Gure instituzio guztiek, eta enpresa eta erakunde askok ere, genero politikak onartu dituzte, dio Anak, gizarte bidezkoagoa eta aberatsagoa eratzeko garrantzitsuak baitira, pertsona guztien adimena baliatzen. Politika hauek, dioenez, arlo guztietako emakumeen ahalmena erakusten dute. Hala ere, zuzentasunari buruz, lortutako aurrerapenak ez dira homogeneo izan, ez herrialderen, ez lurralderen, ez gizarte‑talderen arabera.

Gure ingurunean, dio Anak, zuzentasunari buruzko sentsibilitatea —lege berri batzuk eratzen, emakumeak orain arte debekatutako gunetara sartzea ahalduntzen— gehiagotu bada ere, “bide luze bat jarraitzeko agertzen da aurrean, baina badago berri on bat ere, emakume eta gizon asko daudela bide hori jarraitzeko prest …”

Anari galdetzen diogunean, idealki norantz joan beharko genuke, honela erantzun du berak zalantza txikiagorik gabe:

“edonori bere bizitza betea garatzeko aukera eman diezaion, gizarte guztiz bidezko eta onargarri batetarantz”

 

Garapen bidean dauden herrialdeetako emakumeak ez dira pobretasunetik atera behar zaien subjektu pasiboak”, baieztatzen du Anak. Eurek, euren berezko planak baitituzte eta guk hemendik plan horiek entzun, ulertu eta bultzatu behar ditugu, aurrezarritako soluzioak aldentzen. Egia da bai, aukerarik ezezko problema arruntei aurre egin behar diete, baina soluzioa eurei entzutean eta talde‑lanean dautza, euren ahalmen guztiak burutu eta nahi duten bizia lortu ahal izateko.

Anak Coopera GKErekin dihardu orain, hurrengo herrialde hauetan: Kongoko ED, Senegal, Ginea Bissau, Angola, Zimbabwe, El Salvador eta Ekuador. Herrialde horietako proiektu batzuk berak bultzatu ditu eta ahal duen guztietan bisitatu ere. Onena “pertsonak ezagutzea” izan dela baieztatzen du zeharo. Cooperaren lana, dioenez, Giza Eskubideak orokortzea da, gizaki eta talde bakoitzari bere ahalduntze prozesuan laguntzen.

Esperientzia horretatik zerbait gorde behar balu, ematen duten alaitasuna izango litzateke, dio Anak, zeren bizi diren baldintza gogorrean horrela aritzeak harritzen baitigu. Anarentzat, alaitasun horren oinarria, eguna bizi dutela izan daiteke, etorkizun‑proiektuak egiteko koltxoirik gabe, baina etorkizunari ez lotzeko askatasunarekin ere. Harrigarria da, oraindik iritsi ez den zerbaitek hainbeste larritzen gaituela …

 

“ICLIren eredua, ingeniarien taldeari loturik, beste talde profesionalei ere helaraztea Interesgarria izango litzateke”

Geurekiko kidetasun hori atsegingarria zaigu, Euskal Ingeniarien Elkarteekin gehienbat loturiko gizarte‑zati baten ahalegina balioztatzen, horrela ikusten baita, edonork bere astia eta adimena eskaini dezakela, guk baino aukera gutxiago izan dituzten pertsonei laguntzeko eta horrela mundu hau hobeagoa egiteko. Gure zabaltasun‑jarrera eta zuzentasun mesedetan jarrera azpimarratzen du, gai horri sakonki ekiten baitugu.

Edonork, Anak dioenez, aldaketa‑prozesu honi laguntza eman diezaioke. Nola baina? Oso erraz, gure inguru hurbilean hasten: zein da nire kontsumo‑eredua? nolakoak dira nire besteekiko edo lankideekiko harremanak? … zeren eta gure inguru hurbilean zuzentasun alde lan egiteak, gure arazoak gizaki guztien arazo berak direla ulertzeko laguntzen baitigu. Hori ulertzen dugunean, lan egiteko bidea aurkitzen dugu …

 

“Garapen Jasangarriaren Helburuak 2030, inor atzean ez uzteko mundu-mailako inguru bat”

Garapen Jasangarriaren Helburuak 2030, zeharkako eta mundu‑mailako inguru bat eratzen du, inor atzean ez uzteko helburuaz. Gai honetaz, Anak, baikortasunerako arrazoi asko daudela diosku, bai eta ezkortasunerako arrazoiren bat ere. Garapen Jasangarriaren Helburuak 2030 oso tresna erabilgarria da. Pertsona eta erakunde asko onartu dituzte helburu horiek, munduko pobrezia desagerrarazteko bidean aurrera egiteko, zailtasunak agertzen badira ere, ezustekoak haietako batzuk, COVID‑19 bezala … Garapen Jasangarriaren Helburuak 2030ak bidea erakutsiko digu, baina egunez egun behar da lan egitea, bukatzen du Anak.

Benetan laburra iruditu zaigun elkarrizketa hau amaitzen dugu. Bere etorkizunerako asmoez galdetzen diogu gure gonbidatuari. Honela erantzuten digu berak: “bere Afrikako lanak zabaltzea eta Latinoamerikakoa sendotu talde berriak sartzen, bai eta boluntarioei kalitatezko prestakuntza eman ere”. Lortuko duela ziur gaude!

 

Anari eskertzen diogu, gure hausnarketarako gune honi bere hitzak emateagatik, eta zuek gurekin batera bere hitzez hausnartzeko gonbidatzen zaituztegu.

Egundoko atsegina izan zaigu!

 

       

Utzi erantzuna