Pentsa lekua: H. Ana Pina

Ana Pina portugaldarra, Jesusen Bihotzaren Mirabea, hartzen dugu gaur gure pentsalekuan

“Motibazioa eta euren buruarengan sinesteko gaitasuna oso ahulak dira, komunitatearen babesik eza eta tradizioaren eragina direla eta”

Ana 1967an Lisboan jaio zen. Kimika Zientzietako litzentzia lortu zuen Portoko Unibertistatean. Sao Tome eta Principe herrialdean, Leigos para o Desenvolvimento GKF portugaldarrekin, urtebete eman ondoren, Jesusen Bihotzaren Mirabeen kongregazioan sartzea erabaki zuen, 1993an bere heziketa hasteko.

2003an Ekialdeko Timorrera bidali zuten eta 13 urtez egon zen bertan. 2016ko urtarriletik Borneo uhartean bizi da, Indonesiako Kalimantan lurraldean.
Jesusen Bihotzaren Mirabeen misioa “laguntza-lana” dela esan liteke, biztanleriaren etorkizun hobe baterako prestakuntza- eta ekonomia-baliabideak bilatzeko lana. Horrez gainera, genero-arrakalagatik eta aukera-falta nabarmenagatik kezkatuta, emakumearen balioa eta gaitasunak sustatuko dituzten alternatibak bilatzeko konpromisoa bere gain hartu du.

 

“Indonesia, bereziki, eta Asiako kultura, oro har, mendebaldearen guztiz ezezagunak”

Indonesia, eskuarki, Baliko turismoarekin lotzen da, exotikoarekin, eta, alde negatibotik, oihan tropikalarekin eta bere suntsipenarekin, palma‑olio ekoizpen masiborako. Baina hau aldi bat besterik ez da, dio Anak, Indonesia askoz gehiago baita. Aberastasun kulturala eta behatzen eta ikasten ahaleginduko bagenu izugarri aberastuko gintuzkeen balioak ditu.

Biztanleen harrera maitagarria zen Anari gehien harritu ziona, jendearen eskuzabaltasuna, bai eta palmondo-laboreen zabaltasuna,  gainbeheran zihoan oihan baten aldean. Elizaren pertsona ahulenekiko irekitasuna eta hurbiltasuna eta haren gizarte inplikazioa gustatu zitzaizkion Anari, baita lurraldean dagoen dayak kultura indigenaren erakargarritasuna ere.

Laboratzen duten lurrak, azaldu duenez, hango biztanleenak ziren aldi batean. Orain ordea, korporazio handiak dira jabe. Lurran bauxita ugari dago, aluminiozko fabrika erraldoi bat elikatzen duena. Euri-kutsadura da herrialdearen arazo handienetako bat. Klima aldaketa, oso urtaro lehor batzuetan eta euri ugarikoak besteetan dakartza.

“Banbua, toki-garapenaren eta ingurumen-garapenaren eragilea “

ICLIrekin eta La Rioja Alta SAren finantzaketaz, “Banbugintza eta sustapena Sukariaren tokiko garapenerako alternatiba, ingurumena errespetatzen duena” proiektua, jarri dugu martxan. Anak dioenez, herritarren kezkei erantzuten ahalegindu zuen proiektuak: lurzoruaren zainketa, ibaien babesa eta etxeko ekonomia hobekuntzaren aukera, banbuzko produktuak salmentaz. Emakumeek parte aktiboa hartu dute programa honetan, dio Anak, baina pandemiak aldi batez gelditu du proiektua eta programatutako zenbait jarduera gauzatzea eragotzi du, hala nola marketing­‑ eta lehen negozio‑tekniketan aurrez aurreko prestakuntza, baina berriro ekin ahal izan arte, banbuak hazten eta indartzen jarraitzen du …

“Lankidetzak tokiko laguntzarako aukera gehiago eta hobeak ekarri ditu”

Beste pertsona batzuekin harremanetan jartzeko aukera eman du, guztien laguntzeko gogoarekin, gehien behar dutenengana iristeko. Auzolana, bakoitzak ahal duena ematen, aurrerapauso handia izan da, zalantzarik gabe, aberastasuna birbanatzeko eta justizia sozialerako, mundu honetan hain beharrezkoak direnak.

Anak nahiago du egoera horri “erronka bat” izendatzea, herrialdearen garapen gabezia baino. Ikuspuntu hori egokia iruditzen zaigu! Bizi den eskualdean hezkuntza da erronka horietako bat. Eskola uzte‑tasa handia da. Guraso askok euren seme-alaba gazteei euren laguntza eskatzen diete, palma-olioaren plantazioetan lan egiteko. Horrez gainera, herrialdea uharte askok osotzen dutenez gero, uharte batetik bestera joan behar da goi mailako ikasketak egin ahal izateko eta hori oso familia gutxik egin dezakete. Hezkuntzarekin batera, ingurumenaren kontserbazioa nabarmentzen da, eta erronka handia da, basoak eta lurzoruak suntsitzen diren erritmoa kontuan hartuta. Era berean, meatze-ustiapenak arautzeko beharra aipatzen du, tokiko erkidegoak txorrotako uraz hornitzen dituzten ibaien kutsadura horrela saihesteko, bai eta azpiegituretan inbertsioak ere: errepidetan, garraio publikotan edo urruneko eremutarako sarbidetan, biztanleriaren zati baten isolamendua horrela arinduz.

Topaketa emankor hau etorkizunari buruz hitz egiten amaitu genuen. Bere etorkizun hurbilena Indonesian ikusten du, banbu programari berriro ekiteko benetako itxaropenarekin. Haurrei eta gazteei euren hezkuntzan laguntzen jarraituko du, gizartearen parte aktibo izan daitezen. Ilusio handiz azaltzen digu jarduera bat hasi dutela, emakume lider talde gazte txiki batekin, unibertsitateko ikasleak eta gradudunak batez ere, klima-aldaketarekin eta ingurumenaren babesarekin lotutako tokiko ekimenak zuzen ditzaten. Eta, jakina, tokiko elizari laguntzen jarraituko dute pastoral jarduera guztietan.

Entzuten eta behatzen ikasten dela, Anak zioen, eta guk bere ilusio, fede eta konpromisotik ikasi dugu benetan. Eskerrik asko pentsarazi diguzulako, plazer handia izan da!!

Utzi erantzuna