Pentsa lekua – Maite de Aranzabal

‘Pentsa lekua’

Beste errealitate batzuk kontura ditzazuen eta horretaz gogoetak egin ditzazuen asmoarekin irekitzen dugu gune berri hau: “Pentsa‑lekua”.

Gogoeta horietan haien protagonistek lagunduko digute: Hau da, gizarte‑kontzientzia handiko eta uste sendoko emakumeek. Euren eginkizunak, nahiz batzuetan txikiak izan, tximeletak euren hegoak astintzen balira legez, sinestezinezko ondorioak izan dituzte gizaki batzuengan.

Eta pentsarazteko, elkarrizketatu dugu gaur emakume aparta den Maite de Aranzabal.

La Rioja Alta S.A.Taldearen kontseilari eta Viña Ardanza SolidarioBatzordearen koordinatzaile da bera. Batzorde horrek eginiko lankidetza‑proiektuen deialdiari lehenengo proiektua aurkeztu genionean topatu genuen Maite. Pediatra bere lanbidea izatez, direla 30 urte dihardu pediatrian eta horrez gainera pediatra‑lankidetza bultzatzen du. Save the Childrenerakundearekin ere egiten du lan aspalditik.

“Dohaintza hauek ez dute gure bizitza aldatzen, bai pertsonaaskoena ordea!”

Viña Ardanza Solidarioderitzon programa 2006tik dago martxan eta enpresaren ekitaldiko mozkinen 1%a, nekazal lankidetza‑proiektuak bultzatzeko zuzentzen du, 100 000 euro gutxienez bermatzen. Ez da batzuetan erraza aurkeztutako proiektuen artetik gutxi batzuk aukeratzea, guztietan ilusio handia sumatzen da eta. Proiektuak aukeratzeko, lurraldearen Giza Garapenaren Indizea txikia izatea kontutan hartzen da gehienez, bai eta bertako agintarien egitasmoen barruan jartzeko ahalmena ere.

Enpresariak garenez gero, dio Maitek, negozio txikiren hastapena bultzatzea gure DNAren barruan dago, epe luzean iraun daitezen. Dohaintzak hasieran bakarrik eman behar zaie. Beraiek enpresa baten kudeaketan agertzen diren oztopoak gainditzea ikas dezatela da benetan beharrezkoa. Era berean pertsona- eta familia-proiektuak ere onartzen ditugu, hots duintasun-, ahalduntze-, alfabetatze-, berdintasun-proiektuak …

“Euren dirua bidezko helmugara helduko dela eta eraginkorra izango dela ziur balira, jende ugari emango luketela ziur nago”

Egia da laguntza honen bultzatzailea Maite zela, baina oso  administrazio-kontseilu harkorra ere topatu zuen, berak dioenez. Ideia gauzatu zen eta Taldearen beste enpresetara ere zabaldu zen. Laster ikusiko ditugu “ezuste solidariobikainak”.

Hala ere, ez lezake nahi sineskorregi izan eta badaki enpresa guztiak ez dira behartuak horren jomuga urrunak bilatzera. Agian, pobrezia eta oinazea hurbiletik ez dituztelako ikusi …

Gogoan du oraindik Maitek bere lehenengo pediatra‑lana Mauritanian. Geroago, bere familiarekin batera, Indiara joan zen hango erietxe batean landatar‑pertsonalaren trebakuntzanlan egiteko.

Aldi berean, nazioarteko pediatria‑elkarteen lankidetza‑taldea eraketan sartu zen. Talde horrek proiektuei babes ekonomikoa ematen zien, bai eta bertako lurraldeetara joaten ziren pediatrak trebatzen zituzten ere.

Viña Ardanza Solidario programa eratu zenetik, Maitek, bere pediatraren lurralde pobretan laguntza eta trebakuntza lana, Upeltegiaren proiektuen balioztapenarekin bateragarri egitea saiatu du beti. Zeregin horretan, Burkina Faso, Benin, Togo, Sierra Leona, Etiopia, Kamerun, Uganda, … bisitatu ditu, baina laguntza eman dieten lurralde guztietara joatea ezin izan duela sentitzen du.

Lurralde horietan alaitasunez, emankortasunez eta abegiz onartzen gaituzte eta horrek markatu nau”

Misiolarien eta kooperanteen gorputzaren eta arimaren indarra ikusteak zirrara handia egiten digu, dio Maitek. Orain dela gutxi, Sierra Leonako nire erizain lagun bat erditzean hil zen eta jaiotako haur‑neskaren ardura bere aitak ez du hartzen nahi. Erizain lagun batek ez du zalantzarik izan haurra bere alaba bezala hartzeko. Oso ohiko jokaera da hori baliabide gutxiko lurraldeetan eta hunkitzen jarraitzen dit, nire lehenengo bidaietan bezala, orduan ezin baitnuen negar egiteari uzten, hainbeste pobrezia eta oinazea ikusten eta ezintasuna sentitzen …

“ICLIk oraingo lankidetza (lan‑kidetza) arauak errespetatzen ditu”

Maiteren hitzetan, ICLIk zuzentasuna ematen du eta mundua hobetzen du, bere profesionalen, ezaguerak bidaltzeko eta industria‑sarea eratzeko, prestakuntzaz eta eskarmentuaz baliatuz. Orrez gainera, Milurtekoko Garapen Helburuen araberan egiten du lan, lege‑, ekonomia‑ eta politika‑aldaketei laguntzen die eta bere komunitateari sentikor bihurtzeko laguntzen dio.

Maiteri erraza zaio, berak dioenez, ICLIrekin lan egitea, azkar eta ilusioz erantzuten dugunez gero, kontuak zehatz-mehatz emanda.

Guri, ICLIn, bere ebaluaketa ezin lekiguke atsegingarriagoa izan! Guk, gure aldetik, esandako ekimenak direla eta, Maiteren nortsuarenganako zaletasuna aitortzen dugu. Horrelako ekimenak enpresaren Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren barruan sartu beharko liekete, teorikoki erantzukizun hori hainbeste babesten dute eta.

Gure elkarrizketak beste norabide bat hartzen du. Maitek esaten digu, 2030 Agenda betetzeazkezkatuta dagoela. Asmo onak bai badaude, baina konpromisorik eta uste sendorik ez. Agian, erruduna gure sistema sozioekonomiko gaiztoa eta kontraesanez beterikoaizan daiteke. Bertatik ateratzeaez da hain erraza. Gure bizitza ulertzeko modua, gure bizimoldeaeta kontsumitzeko era aldatzea oso lan zaila da.

“Zoriontasuna kontsumorekin lotuta izateari deritzon sistema harrapakari hau amai dezagun”

Guztiz ados gaude Maiteren hitzekin, erantzukizun jarrera bat eskatzen digunean, zoriontasuna kontsumorekin lotuta izateari deritzon sistemari uko egitera. Giza-mobilizaziora eta GKE eta erakundetan parte hartzera animatzen du, gobernuak, nazioarteko erakundeak eta enpresa handiak bultzatzeko, ez zuzentasunez bakarrik, baizik eta eskuzabaltasunez ere joka dezaten, beraiek inoren laguntzarik gabe aurrera egin ezin dezaketen lurraldeen alde. Eman eta inbesti ditzatela, muga‑zerga ken eta zor barka ditzatela eta jakina, geratzen zaizkien aberastasunak espolia ez daitezela.

Etorkin aldeko mezua ere egin egiten du, beraien alde eskatzen digu enpatia izatea, biktimak direla eta.

Gure pentsa‑lekutik irteten gara. Esan digunez, Maite laster bidaiatuko da Sierra Leonara, erizaintza‑eskolarako trebetasun plan bat eramaten. Handik itzuli eta gero, Viña Ardanza Solidario 2020 proiektuen azterketari ekingo dio eta hori eginez gero iaz onartutako proiektuen txosten‑ebaluaketa hasiko du.

Benetan eskertzen diogu Maiteri, gogoeta egiteko pentsa‑leku honetatik, bere hitzen zintzotasuna eta elkarrizketaren hurbiltasuna.

Benetan atsegingarria izan da!

Utzi erantzuna