Sapahaqui y Achocalla

Emakume indigenen lidergoak indartzea haien eskubideak erabiltzeko

Proiektuak honako hau du helburu: emakumeak ahalduntzea eta emakume nekazari indigenen “Bartolina Sisa” sindikatuak ahalduntzea. Ahalduntze hori lortuko bada, beharrezkoak dira: emakume indigenen gaikuntza lantzea eskubide sozial eta politikoetan, gauzatu ahal izan ditzaten; emakumeen erakundeen nortasun juridikoa lortzea, era horretan beren ahala indartu dezaten; emakumeen “Bartolina Sisa” sindikatuen antolamendua sendotzea, nahi duten garapena lortzeko aukera izan dezaten, ekologia aldetik jasangarriak diren proiektuak aurrera eramanez; eta mobilizazio politikoa eragitea, beren interesak identifikatzeko eta udal-arauen onarpena kudeatzeko Sapahaqui eta Achocalla herrietan, botere-egitura aldatzeko.

Aurrekontua: 593.156,96 €
Diru-laguntza: 474.095,50 €.
Finantzazioa: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
Toki erakundea: Asociación Civil AYNI

Copyright 2020 Ingeniería para la Cooperación /Lankidetzarako Ingeniaritza