Mungu

Ura eta saneamendua, herritarren higiene eta osasun baldintzak hobetzeko

Proiektuak honako hau du funtsa: herriko eskolan komunak eraikitzea eta behar diren materialez hornitzea. Horren bidez, ikastetxeko ikasleak eragin-biderkatzaile bihurtu nahi dira, beren familiengan eta herritar guztiengan eraginez, higiene-ohiturei buruzko heziketa emateko, komunak erabil ditzaten, beren defekazioak kanpoan egin gabe.

Kanpoan defekatzeak gaixotasunak ekartzen ditu, ondorioak ditu ingurumenean eta, are garrantzitsuago, pertsonen duintasuna kaltetzen du, eta emakumeen eta jendarteko kide ahulenen kontrako eraso-arriskuak areagotzen ditu.

Aurrekontua: 8.220 €
Diru-laguntza: 3.000 €.
Finantzazioa: Errenteriako (Gipuzkoa) Udala, Orona S. Coop. eta ICLI
Tokiko erakundea: Village Water Zambia
Pertsona onuradunak: herri oso bat

Copyright 2020 Ingeniería para la Cooperación /Lankidetzarako Ingeniaritza