Lalaquiz, Piura

Panelaren kate sozio-produktiboa indartzea

Piura (Peru) mendilerroko panela pikorkatuaren laborantzaren kate sozio-produktiboa indartzeko, ikerketaren sustapen eta garapenerako ekintza” SENER Fundazioak finantzatutako eta FIADek gauzatutako proiektua.

Proiektu honen ondorioz, Lalaquiz barrutiko emakume ekoizleak, plangintzan, antolaketan eta elkartzean gero eta trebatuagoak bihurtzen dira. Era berean, alfabetatze‑tailerrak antolatzen ari dira, bai eta familia barruko indarkeria prebentziorako eta berdintasuna sustatzeko ere.

Proiektuaren benetako edukia eta garrantzia ezagutzeko, bertatik bertara entzun ditzakegu protagonista batzuen KONTAKIZUNAK, hala nola Lorenza eta Santiago senar-emazteena, Tambograndeko panela-ekoizleak; edota Juana, Rudeisly eta Celestinarenak, haientzako eta haien familientzako etorkizun hobea lortzeko ilusioz lan egiten dutenak.

Ikusi Lorenza eta Santiagoren kontakizuna HEMEN (edo irudian) klik eginez

Ikusi Juana, Rudeisly eta Celestinaren kontakizuna HEMEN (edo irudian) klik eginez

PROIEKTUARI BURUZ:

Proiektu hau bi fasetan antolatu da:

1. FASEA: Tokiko garapena, 5 hektareako azukre‑kanabera sail berri bat eratzearen eta emakume ekoizleen alfabetatzearen eta trebakuntzaren bidez. 2020ko uztailetik abendura abiarazi da fase hau.

2. FASEA: panela pikorkatuaren ekoizpen-prozesuaren diseinu berri baten azterketa, energia elektrikoaren eta komunikazio-sistemen hornidura barne. Fase hau SENER euskal ingeniaritza‑enpresaren teknikariek gauzatuko dute, 850 orduko lanaz, 2020ko abendutik aurrera.

Onuradunak: 150 Lalaquizko ekoizle txiki; 85 emakume eta 65 gizon nekazari.

Aurrekontua guztira: 54.348 €
Sener Fundazioak jarritakoa: 33.000 €
FIAD-UDEPek: 7.518 €
Lalaquizko Udalak: 13.830 €

Copyright 2022 Ingeniería para la Cooperación /Lankidetzarako Ingeniaritza