Yamoussoukro

Osasuna hobetzea, landa-emakumea ahalduntzearen bidez

Helburua Yamoussoukro eskualdearen osasun-estaldura hobetzea da, HIES gaitzaren ondorioz ahultasun bereziko egoeran dauden adingabekoei lehentasuna emanez.

Horretarako, Walé Zentro Mediko-Sozialaren gaitasun teknikoa indartu nahi da; horrez gain, landa-inguruneko osasun-arloan emakumeek duten lidergoa sustatu, osasun-langileen gaikuntza hobetu eta muturreko pobrezia-egoeran dagoen populazio-subjektuaren jarraipena indartu nahi dira, genero-ekitatearen ikuspegitik, emakumeekiko jardunbide baztertzaileak galarazteko ikuspegitik eta ingurumenaren defentsatik, horiek guztiak direlakoan osasun komunitarioa hondatzen duten eragileak.

Aurrekontua: 298.927,14 €
Diru-laguntza: 119.307,73 €.
Finantzazioa: Gipuzkoako Foru Aldundia
Toki erakundea: AIFUP (Association Ivoirienne pour la Formation Universitaire et Professionnelle)

Copyright 2020 Ingeniería para la Cooperación /Lankidetzarako Ingeniaritza