Ruanda, lankidetza-bidaia baten kronikak

«RUANDA: MILA MENDIXKAREN HERRIALDEA»

1. KRONIKA: BIDAIA ETA harremanetan jartzea

Ruandara joateko motxila prestatzeko unea heldu da. Bertan, hurrengo hiru hilabeteetan, Nazioarteko Garapen eta Lankidetza Masterreko praktikak egingo ditut eta.

ICLIk zuzentzen duen, Ferrovialek finantzatzen duen eta Cáritas Kabgayik gauzatzen duen proiektu honek, lantalde zabal baten gainbegiratze eta koordinazioaren bidez, bai hemen eta tokian bertan, Ruandako hegoaldeko probintziako Kamonyi barrutiko iparraldeko landa-biztanleriaren higiene- eta osasun-baldintzak hobetzea du helburua, edateko uraren eta saneamenduaren bidez.

Badakit bidaia gogorra izango dela, baina Kigalira iristeak sortu didan urduritasunak energiaz bete nau. Lurreratu bezain laster, megafoniaz entzundako oharra zait lehenengo ustekabea. Plastikozko poltsak erabiltzea debekatua da, zeren “Afrikako herrialderik garbiena” izatearekin, oso harro daude eta.

Nahiz eta nire covid-19 pasaportea eraman, PCR proba berri bat eta test azkar bat jasan behar ditut, birusa ez daukadala bermatzeko.

Aireportuaren irteeran Aita Innocent (Kabgayi elizbarrutiko Caritasen zuzendaria) dago nire zain, nire etxe berrira, lasai‑lasai eramateko, Afrikako beste hiri batzuetan ikusten den kaosetik urrun. Baretasuna da nagusi. Atseden hartu behar dut, baina ez da gau honetan posible izango, zeren, 6 ordu geroago, Innocent nire bila etorri zait Caritaseko instalazioetara eramateko eta bertako langile guztiak aurkezteko. Abentura hasten da jada! … (1. kronika osoa irakurri).

 

KRONIKA 2: LANA TOKIAN BERTAN

COWASAK proiektua ezagutzeko tokiko bisitak hasi dira. Familia ahulenentzako 300 komun eraikitzea da proiektuaren helburua. 4×4 ibilgailu batek lehen helmugara garamatza, Ngambara. Ordu eta erdi geroago, irribarre zabal batekin hartzen gaituzten bertakoek.

Azkenez instalazioak bisitatu ditzaket! Ur-linearen funtzionamendua azaltzen didate. Arazketa-prozesu baten ondoren, ura andeletara eramaten da grabitatez. Arduradun batek kontrolatutako iturriak, goizero 6:00etatik 8:00etara eta arratsaldero 12:00etatik 14:00etara aktibatzen dira. Zerbitzuak ordaindu behar da, 20 FRW 20 litro batetarako, hain zuzen. Berehala sumatzen da higiene pertsonal eta komunitarioan hobekuntza nabarmena, bai eta tratatu gabeko urak hartzeagatik gaixotasunen arriskua jaistea ere.

Uraren etorrerak, WASA (WAter Smart Agriculture) proiektua martxan jartzea ere ahalbidetu du, baratze familiarrak ezarriz, baratze- eta fruitu‑produktuak saltzeko negozio txikiak sortuz. Deigarria zait gobernuaren ekimena «familia batentzako behi bana», familia txiroenentzat gutxieneko sostengua bermatzen duena … (2. kronika osoa irakurri).

 

3. KRONIKA: COWASAK PROIEKTUA

Azken txostenaren emate-data hurbiltzen zela eta, gure jarduera eta lanetara ikustaldiak gero eta ugariak ziren. COWASAK lortzen ari den arrakastek proiektua merezi zuela erakutsi digute … bai eta asko ere!

Proiektuaren funtsezko ardatza komunitateetara ura ekartzea izan da. 6 500 pertsonek baino gehiago ez dituzte orain, zalantzazko osasun‑kalitateko ura ekartzeko, eguneroko ibilaldi luzeak egin behar. Izan ere, tokiko osasun-agintarien esanetan, ur kutsatuek eragindako digestio‑infekzioak eta sabeldurak behera egin dute, eta oso argi ere.

Osasunarekin batera, higiene pertsonala eta komunitarioa ere bultzatu nahi izan da. Sentsibilizazio‑kanpainak martxan jarri dira, edangarri uraren garrantziari buruz, bai eta higiene-ohitura egokiak mantentzeari buruz ere, batez ere neska nerabeen artean hilerokoetan, gai horrek lotsaz gorritzen baititu … (3. kronika osoa irakurri)

Utzi erantzuna