Saint Joseph de Kimbanseke urrats sendoz aurrerantz

Kongoko Errepublika Demokratikoan, Kinshasako Kimbanseke auzoan kokatutako eta Saint Joseph de Kimbanseke serorek kudeatutako ikastetxearen irakas eskaintza hobetzen du proiektu honek. Oraindik aurrera informatika eta teknologia berrien irakaskuntza eskainiko da.

Bizkaiko Erandioko Udalaren 2016an emandako diru laguntzaz obra zibila eraiki zuten, hau da, aretoen egokitzea (hormak, solairuak, sabaiak, instalazio elektrikoa), bai eta informatika gelarako altzariak ere. Horrez gainera, ICLIk Eusko Jaurlaritzak emandako ordenagailuak bidali zizkien eta irakasleen prestakuntzan ere lagundu zuen.

Geroago Bizkaiko Laudioko Udalak diru laguntza eman zuen datu sarea zabaltzeko, internet lotura eratzeko eta periferiko batzu erosteko.

2017an Erandioko Udalak berriz ere diru laguntza eman zuen, energia fotovoltaiko sistema baten lehenengo zatia instalatzeko. Azkenez, udal honen azken emaitzaz energia fotovoltaiko sistemaren bigarren zatia instalatzen ari da orain.

Utzi erantzuna