Hizketa elkarrizketa: “Siria bihotzean”

Bi urte baino ez zuen behar Siriak Elisabete Belaunderen bihotza bereganatzeko. Bilboko Ingeniaria da bera, eta gizaldeko proiektutan egiten du lan Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordean.

Lan honexek eraman du Elisabete Siriara, gatazka iraunkor dagoen herrialde batetara. Alepo eta Damaskon bereziki jardun du Elisabetek, edateko uraren eta saneamenduaren sareak, ospitaleak, energia elektrikoa, eguzkiak eragindako ureztatzea eta abar, berrezartzeko proiektutan bai eta larrialdi laguntzan errefuxiatu-esparruetan eta abar luze batetan ere, biztanleen bizi kalitatearen alde.

Joan den Ekainaren 20an bilera bat antolatu genuen Elisabeterekin, Bizkaiko Ingeniarien Elkargoaren geletan eta oso arratsalde hunkigarri eta ahaztezina zen, herrialdearen errealitateari buruzko, bere kontakizunaren indarra eta zentsura gabeko argazkiak zirela eta.

Utzi erantzuna